Borrar
Dato kaletik sartuko da hirira Korrika
Prest dute Gasteizen Korrikari amaiera emateko jaia

Prest dute Gasteizen Korrikari amaiera emateko jaia

Amaiera ekitaldia Andre Mari Zuriaren plazako balkoian egingo dute; gero, egun osoz, hainbat jarduera egiteko aukera izango da, adin guztietako lagunei bideratutakoak

El Diario Vasco

Donostia

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Martes, 9 de abril 2019, 14:50

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gasteizeko Andre Mari Zuriaren plazan bukatuko da Korrikaren edizio honen 2.500 kilometroko ibilbidea, hilaren 14an. Arabako hiriburu osoa zeharkatu ondoren, Dato kaletik sartuko da karabana plazan. Amaiera ekitaldia bertan izango da.

Korrikaren bukaera-egun handi hori aurkezteko egin dute prentsa-agerraldia Korrikaren arduradunek. Nabarmendu nahi izan dute Gasteiz eta Araba osoa «euskararen hazkundearen ereduak direla», eta baita ekimena Gasteizen amaitzeak ekarritako poztasuna ere: «sekulako pizgarria da 16. Korrikaren antzera, 21. edizioa ere bertan amaitzea».

Imagen principal - Prest dute Gasteizen Korrikari amaiera emateko jaia

Amaiera ekitaldia Andre Mari Zuriaren plazako balkoian egingo dute. Lekukoa 12:30erako helduko dela aurreikusita dago, eta momentu horretan jakinaraziko dute lekukoaren barruan doan mezu sekretuaren idazlea nor den, eta noski, mezuaren beraren edukia ere bai.

Bestalde, Ilune Basterra arduradunak azaldu du Gasteizeko jairako «dena prest dagoela» eta egun osoa iraungo duela. Festa «handi bezain berritzailea» prestatu dute auzolanean.

Guztira, zazpi gune ezberdinetan egingo dituzte ekitaldiak: Foruen plazan, Enparantza Berrian, Aihotz plazan, Landatxo kiroldegian, Buruleriak plazan, Probintzia plazan eta Posta kalean.

Besteak beste, kontzertuak, ikuskizunak, herri bazkaria, batukadak, elektrotxarangak, joaldunak, albokariak, txotxongilo ikuskizuna, artisau azoka edota 'Bakean dagoena, bakean utzi' umore bakarrizketa daude aurreikusita.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios