Borrar
Erresonantzia magnetikoaren bitarteko diagnosia egiten du Osatek-ek, besteak beste Mikel Fraile
«Pazienteen hizkuntza eskubideak %100ean errespetatu eta bermatzea» du xede Osatekek 2020rako

«Pazienteen hizkuntza eskubideak %100ean errespetatu eta bermatzea» du xede Osatekek 2020rako

Sozietate publikoa hasi da Eusakara Planaren helburuak atxikitzeko neurriak ezartzen, hizkuntza-normalizazioa sortzea helburu; euskara-batzordea eratu du, eta dokumentuak itzultzen eta estandarizatzen hasi da

El Diario Vasco

Donostia

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Miércoles, 10 de abril 2019, 11:48

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

2018aren amaieran Euskara Plana onetsi zuen Osatek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren mendeko sozietate publikoak. Erakundeak jakinarazi duenez, lehen bost hilabete hauetan, Osatekek euskara-batzordea eratu du, hizkuntza-normalizaziorako zerbitzua, eta dokumentuak itzultzen eta estandarizatzen hasi da.

Osateken euskararen ahozko eta idatzizko erabileraren normalizazioan aurrera egitea, erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak bermatzeko eta euskara ere lan-hizkuntza izateko. Hori da Euskararen erabilera Normalizatzeko lehen Planaren helburu nagusia, 2018-2022 epealdirako.

Nekane Murga Osasun sailburua, Josu Llano Osatekeko zuzendari gerentearekin batera, Eusko Legebiltzarraren Osasun Batzordean agertu da norberak eskatuta, plangintza estrategikorako tresna horren edukia azaltzeko, izaera horretako lehena.

Azaldu duenaren arabera, plana hiru printzipio osagarritan oinarritzen da: «pazienteen hizkuntza-eskubideak errespetatzea, Osatekek ematen duen zerbitzuaren kalitatea hobetzea eta progresibitatea». Premisa horiek oinarri hartuta, zenbait helburu zehatz zehazten ditu.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak VI. plangintza-aldirako ezarritako irizpide orokorrekin bat etorriz, besteak beste planaren indarraldia amaitzean, 2020ko abenduan, «Osatekek ahozko eta idatzizko harremanetan pazienteen hizkuntza eskubideak %100ean errespetatu eta bermatzea» du xede.

Ezarritako neurriak

Iazko urte-amaieran plana onetsi zenetik, Osatekek zenbait neurri ezarri ditu helburu horietara hurbiltzeko: euskara-batzordea eta hizkuntza-normalizazioa sortzea, langileei Planaren berri ematea, eta dokumentuak itzultzen eta estandarizatzen hastea, besteak beste.

Osasun sailburuaren arabera, plana ezarri eta betetzea beste aurrerapauso bat gehiago da, euskal osasunaren hizkuntza-normalizazioaren pixkanakako prozesu iraunkorrean, gizarteari erantzuteko. «Aurrerapen horren meritua euskal osasun-zerbitzu publikoko profesionalen ahaleginaren eta konpromisoaren ondorio da; Osakidetzaren kasuan, horren bidez, beren plazako hizkuntza-eskakizuna betetzen duten langileen ehunekoa azken hamabost urtean seikoiztu egin da, lehen %7,6 zen eta orain, %46,6.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios