Pakete banaketa drone bidez egiteko frogak egiten ari da Correos

Pakete banaketa drone bidez egiteko frogak egiten ari da Correos
Correos

Asmoa da erabiltzea teknologia hori pakete txikiak bidaltzeko. «Sendagaiak, desfibriladoreak, bateriak eta horrelakoak eramateko aproposak dira, eta baita ere isolatutako edo sarbide zaileko lekuetara helarazteko beharrezko materialak»

Azken hamarkadak ohitura askoren aldaketak ekarri ditu. Adibidez, orain, Correos posta zerbitzua drone-en erabilera bere zerbitzuetara gehitu edo ez erabakitzeko frogak egiten ari da Lugoko Castro de Rey udalerrian. Asmoa da erabiltzea teknologia hori pakete txikiak bidaltzeko.

Drone teknologiaren erabilera sarbide zaileko lekuetan erabiltzea da asmoa, eta eguraldiak isolatutako egoeretan postariek arrisku egoerarik bizi behar ez izateko. Horrela, oinarrizko gainerako zerbitzuen osagarri izango lirateke aparatuok.

Aireko garraioak, posta zerbitzua leku eta hiritar guztiei irisgarri izateaz gain, kutsadura ahal bezainbeste murriztea ahalbidetuko du, Correosek prentsa ohar bidez jakinarazi duenez. Teknologia garbiak izango dira etorkizunekoak.

Drone bidezko banaketa zerbitzua ofizialki martxan jarri baino lehen, frogak egiten ari da Correos, eskaini ditzakeen abantailak neurtzeko. Fuvex startup-arekin elkarlanean egindako frogak burutu eta gero, ondorioztatu dute «posta zerbitzuaren oinarrizko zerbitzuak asetzeko balio duela». Bertikalean aireratu eta lehorreratzen denez, edozein karga leku orizontaletan utzi dezaketela frogatu dute. Droneen egitura dela eta, gainera, aparatu autonomoak dira eta distantzia luzeak egin ditzakete airez.

Drone hauek 100 Km/h abiaduran ibil daitezke, eta era autonomoan mugitzen dira. Teknologia horri esker, «nahiz eta aurreikusita izan jarraitu beharreko plana, detektatzen dituen baldintza klimatiko eta sensoreek detektatutako beste baldintzetara erantzunda».

Correosek adierazi duenez, droneen ezaugarriok ikusita, larrialdi egoeretan laguntzeko ere balio dute. «Sendagaiak, desfibriladoreak, bateriak eta horrelakoak eramateko aproposak dira, eta isolatutako edo sarbide zaileko lekuetara helarazteko beharrezko materialak».

Egun, drone teknologiak eraikitzen dituen herrialdeen zerrendan hirugarren da Espainia, 3.754 pilotu eta 4.375 drone erabilgarrirekin.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos