Secciones
Servicios
Destacamos
Lunes, 31 de diciembre 2018, 18:16
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Musika jaialdia antolatuta ospatuko du Seaska Iparraldeko ikastolen federazioak bere 50.urteurrena. 1969an zabaldu zuen lehen ikastola Seaskak, Arrangoitzen, Lapurdin. Ipar Euskal Herrian, egun, 3700 ikasle eskolatzen dituzte 36 ikastexeetan. Otsailaren 16ko jaialdirako sarrerak salgai jarri dituzte jada.
Biarritzeko Iraty aretoan egingo dute urteurren-jaia, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Berri Txarrak, Willis Drumond, Xiberoots, Diabolo Kiwi eta Txakatuk txarangak egingo dituzte kontzertuak.
Txartelak dagoeneko eskuragarri daude hamabost eurotan. Internet bidez eros daitezke, musikaze.net/seaska helbidean baina baita Baionako Elkar dendan ere, urtarrilaren 4tik aurrera.
Urteurrenaren harira, urte osoko ekitaldi-agenda antolatu dute, eta musikazaleentzako proposamena izango bada ere hitzordu nagusia, jarduera-proposamen berriak jakinaraziko dituzte urteak aurrera egin ahala.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.