Osasun Mundu Erakundeak Euskadi Lagunkoia ekimena nabarmendu du

Merkatarien eta adinekoen arteko bilera, Donostia Lagunkoia ekimenaren baitan./MICHELENA
Merkatarien eta adinekoen arteko bilera, Donostia Lagunkoia ekimenaren baitan. / MICHELENA

OMEren iritziz, sarearen arrakastaren arrazoietako bat sustatzen duen «oinarriko herritarren lidergoa» da

Osasunaren Mundu Erakundeak Euskadi Lagunkoia sarea nabarmendu du argitalpen batean. Zehazki 'The Global Network for Age-friendly Cities and Communities Looking back over the last decade, looking forward to the next' (Adinduekin lagunkoiak diren hiri eta erkidegoetarako sare globala; azken hamarkadan atzera begira eta hurrengoa heltzeko irrikitan) argitalpenean nabarmendu du Euskadin adinekoak ahalduntzeko abiarazitako eredua.

EAEko 60 udalerrik osatzen duten sare horrek, adinekoekiko lagunkoitasuna oinarri hartuta, 'zahartze aktiboa' sustatzea du helburu, eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren ekimena da. Ohar baten bidez azaldu dutenez, ekimenaren helburua da «adinekoen eta herritarren parte-hartzea sustatzea, Euskadiko udalerrietako auzo eta inguruneak hobetzeko, zahartu ahala pertsonek beren bizitza egiten jarraitu ahal izateko». Sarea Osasunaren Mundu Erakundeak sustatzen duen 'Age-friendly Environments Programme' programan oinarritzen da.

OMEk argitaratutako dokumentuak zenbait herrialdetan garatutako proiektuak balioesten ditu, besteak beste, 'adinera egokitutako programa Euskadin' izenez aipatzen duena. Bertan, Euskadi Lagunkoia nola sortu zen zehazten da, bai eta Euskadin jaso duen erakunde-laguntza ere. OMEren iritziz, «Euskadi Lagunkoia programaren garapenean arrakasta-eragile garrantzitsuenetako bat oinarriko herritarren lidergoa da. Adinekoen elkarteen arteko elkarlana funtsezkoa izan da, eta proiektua zentroak suspertzeko eta baterako helburuaren inguruan lan egiteko erabili da».

Nor bere bizitzaren protagonista

OMEren hitzen arabera, «adinarekin lagunkoia den programan adinen parte-hartzea eta lidergoa sustatzea Euskadiren funtsezko helburu da». Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordearen iritziz, «ezinbestekoa da pertsona guztiak beren bizitzen protagonista izatea, adina edozein dela ere. Sareak nahi du adinekoek beren eguneroko bizitzan eragina izango duen ongizatea sortzeko prozesuan parte har dezaten; izan ere, horrela, espazio publikoak, herritarren arteko harremanak eta zaintzen transferentziak modu arrazoizkoagoan berreskuratuko dira».

Amilibiaren hitzen arabera, «helburua da bizitza errazten duten xehetasunekin eta gauza txikiekin, gure udalerri eta auzoetan egun bakoitza atseginagoa izatea gizarte guztiarentzat».

S«Euskadi Lagunkoia sareak inplikatuta dauden sektore guztiek zahartzerako etorkizun onena eraikitzeko konpromisoa har dezaten bilatzen du, autonomiaren sustapenean, herritar-talde horren heterogeneotasunaren aitorpenean eta gizarte lagunkoiagoa eta solidarioagoa eraikitzeko eta mantentzeko konpromisoaren eta erantzunkidetasunaren sustapenean oinarritzen den ikuspegitik», adierazi du sailburuordeak.

Temas

Euskera