Borrar
'Orotariko Euskal Hiztegia'-ren adibide guztiak, kontsultagai
Euskaltzaindia

'Orotariko Euskal Hiztegia'-ren adibide guztiak, kontsultagai

Bilaketa tresnak eskaintzen duen 'Adibideetan' atalean 13.000tik gora daude

I. M.

Domingo, 19 de enero 2025, 10:05

Euskaltzaindiak egokitzapen informatikoaren zati handi bat burutu du 'Orotariko Euskal Hiztegia' lanaren 15. argitaraldian, 13.263 adibide TEI (Text Encoding Initiative) delako testu kodeketaren arabera zuzenduz, eta, honenbestez, hiztegiko adibide guztiak egituraturik erta kontsultagai daude dagoeneko.

Beraz, bilaketa tresnak eskaintzen duen 'Adibideetan' aukeran hiztegiko adibide guztiak sartzen dira hemendik aurrera. Gainera, 147 sarrera eta 67 azpisarrera berri agertzen dira, Euskaltzaindiako iturriek jakinarazi dutenez.

Edukiari dagokionez, besteak beste, E. Perez Gazteluk eta L. Arrietak prestatu duten Benita Gorostizuren artikulu bilduma arakatu eta bertatik adibideak atera dira.

'Orotariko Euskal Hiztegia'-k euskararen aro eta euskalki guztietako lexikoa jaso eta antolatzea du xede. 1987an argitaratu zen paperean lehen liburukia eta 2005ean hamaseigarrena eta azkena. Hortik aurrera Euskaltzaindia ahalegin handia egiten ari da hiztegiaren bertsio elektronikoa gero eta aberatsagoa izan dadin edukiz eta bilaketa aukeraz.

Aldaketak eta akordioak

Ez da azken boladan Euskaltzaindiak egindako azken aldaketa edo lortutako akordioa. Esaterako, Hezkuntza Sailak 1982tik duen EIMA programaren bidez euskarazko ikasmaterialak sortzeko akordioa berritu dute egunotan, besteak beste unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-mailetarako euskarazko material didaktikoak sortzea sustatzeko, baita horien kalitatea zaintzeko eta administraziotik zabaltzen laguntzeko ere.

Horretaz gain, azken Euskararen Nazioarteko Egunaren harira hizkera juridikoan euskarari buruzko prestakuntza, jakintza eta zabalkundea sustatzeko «aukera berriak» emango dituen hitzarmena sinatu zen Diputatuen Kongresuan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Orotariko Euskal Hiztegia'-ren adibide guztiak, kontsultagai