Online auziak ebazteko webgunerako esteka falta, sarrien hautemandako okerra

Euskadiko hiru aldundietako ikuskaritza-zerbitzuek esku hartuko dute kanpainan/
Euskadiko hiru aldundietako ikuskaritza-zerbitzuek esku hartuko dute kanpainan

50 web-orri ikuskatzeko kanpaina hasi du Kontsumobidek, kontsumitzaileari ematen zaion informazioa araudiak behartutakoa dela egiaztatzeko

DVDonostia

Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak online salmentako 50 web-orri ikuskatzeko kanpaina hasi du, kontsumitzaileari ematen zaion informazioa araudiak behartutakoa dela egiaztatzeko. Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko ikuskaritza-zerbitzuek esku hartuko duten kanpainan bereziki 5 sektoretan jarriko da arreta, hauek salmenta-bolumen handia dutelako: arropa, oinetakoak, elektronikako etxetresna elektriko txikiak, jostailuak eta etxea, etxeko hornidura eta altzariak.

Kanpaina hau 2018an gauzatutako beste baten jarraipena da; analizatutako 50 webgunetan 30 oker hauteman ziren. Bai 2018an bai 2019an, Estatuan egoitzaren bat duten webguneak aukeratu dira, salmenta-bolumen handiena duten 5 sektore horietan arreta berezia jarriz.

Iaz sarrien hauteman zen ez-betetzea izan zen webgune horietan ez zegoela Europar Batasuneko online auziak ebazteko plataformara erraz eta argi sartzea ahalbidetzen zuen estekarik. Hala ere, pentsatu zen araudi hori ez zela betetzen araudia bera duela gutxi ipini zelako.

Webguneen %14n atzera egiteko eredua falta zela ere ikusi zen eta, webguneen %4n, berriz, eskubide horren inguruko informazioa falta zela ikusi zen.

2018an ikuskapen-kanpainan ere 15 webgune aukeratu ziren, produktuak eskuratzeko eta, ondoren, atzera egiteko eskubidea gauzatzen zen ikusteko. Horietatik bitan itzuli beharreko zenbatekoa derrigorrezko 14 egun natural baino beranduago itzuli zuten eta, kasu batean, saltzaileak ez zuen errespetatu produktua entregatzeko 30 eguneko gehieneko epea.

2019an, internet bidezko erosketak jostailuaren sektorean aztertuko dira, atzera egiteko eta informazioko eskubidea, eta entrega- eta itzulketa-epeak betetzen diren egiaztatzeko.

Temas

Euskera