Urgente La carrera de Fórmula 1 con el campeonato en juego, en directo
Proiektuan parte hartzen ari diren ikertzaileak. EHU

Ondarearen kontserbazioaren aldeko proiektua sustatu du EHU-k

Europako beste bost unibertsitatek parte hartzen dute, ingurumena errespetatzen duten materialak eta prozedurak erabiltzeko helburuarekin

DV

Donostia

Sábado, 20 de mayo 2023, 18:59

Kultur ondarearen kontserbazioan, teknologia eraginkor, propio egindako material eta konponbide berritzaileen premia handitu egin da azken bi hamarkadatan eta aproposena litzateke hauek ingurumena errespetatzen duten materialak eta prozedurak erabiltzea. Baina egun, arlo horretako oso teknologia eta material gutxi jo daitezke zeharo jasangarritzat ingurumen ikuspegitik. Euskal Herriko Unibertsitateak sustatuta, ondarearen kontserbazioaren aldeko proiektua abian jarri dute.

Publicidad

Jasangarriak direnetatik, duela gutxi ikusi da jatorri naturaleko polimeroetan oinarritutako gelak ordezko esperantzagarriak direla, adibidez, astoko pinturen eta eskulturen garbiketan. Zelulosa, polimero natural ugariena dena Lurrean, halaber balia daiteke gelak egiteko. Gainera, ondarearen kontserbazioan erabiltzen da jada; izan ere, maiz erabiltzen dira zelulosa enplastuak gatz kristalduak xurgatzeko. Beste arlo batzuetan legez, nanozelulosen potentzialaren gainean ari dira ikertzen, adibidez, paper, oihal edo zur gaineko lanen kontserbazioan erabiltzeko.

Horren guztiaren ondorio da ENCLOSURE proiektua (Eco-design of NanoCeLlulOse-based Solutions for cUltuRal hEritage conservation: materials development, validation, and life cycle assessment), Euskal Herriko Unibertsitateak koordinatu, eta Next Generation funtsekin finantzatzen dena. Kultur ondarearen kontserbazio errespetutsurako konponbide holistikoak eskaintzea du helburu, biopolimeroen bitartez; zehazki, nanozelulosak eta bakterio zelulosa.

Taldekako lana

«Formatu askotariko zelulosa materialak garatu nahi ditugu, besteak beste, hormako eta astoko margolanen iraganeko zaharberritzeetako gatzak, zikinkeria eta hondakin organikoak kendu ahal izateko», azaldu du Maite Maguregui, Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko Kimika Analitikoko irakasleak. Bera eta UPV/EHUren Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasle Erlantz Lizundia dira ikertzaile nagusiak proiektu honetan.Natur zientzietako, materialen ingeniaritzako eta kontserbazioko beste hamasei ikertzaile ere (Euskal Herria, Bartzelona, Oslo eta Estokolmoko unibertsitateetakoak eta Zuricheko ETHkoak, eta Aragoiko Nanozientzia eta Materialen Institutukoak –CSIC-Zaragozako Unibertsitatea–) ari dira euren alea jartzen ondare kontserbazioaren aldeko proiektu honetan.

Proiektuaren azken buruzko xedea material berri horiek ondare kontserbazioko profesionalei transferitzea izanik, ENCLOSUREren amaiera aldera, arloko profesionalei zuzendutako jardunaldi bat egingo da, garatu diren materialen ahalmenen erakustaldiak egiteko.

Publicidad

«Proiektu honen helburua da bidea erraztea, etorkizunean nanozelulosak erabili daitezen beste ondare material batzuetan, eta teknologia berri horiek ingurumenaren aldetik jasangarriak diren konponbide gisa posizionatzea», azaldu du Maite Maguregui ikertzailea; besteak beste, Ponpeiako freskoen gaineko ikerketan eta Munchen horma irudien gainekoan (Osloko Unibertsitatean) parte hartu du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad