Euskarazko errenta aitorpenak areagotzea helburu, terminologia hiztegia jarri dute eskuragarri

Errenta kanpaina aurkeztu zuteneko irudia/Felix Morquecho
Errenta kanpaina aurkeztu zuteneko irudia / Felix Morquecho

Gaur egun 74.000 gipuzkoarrek egiten dituzte euskaraz tramiteak Ogasunarekin, eta 2022rako 100.000ra igotzea du xede Foru Aldundiak

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Gaur egun 74.000 gipuzkoar dira Ogasunarekin harremanak euskaraz egiten dituztenak; 2022an 100.000ra igotzea da helburua. Aldaketa horri bultzada emateko, Gipuzkoako Foru Aldundiak hiztegitxo bat argitara eman du hitz teknikoen euskarazko erabilera samurragoa izan dadin.

Ogasun eta Finantza Departamentuarekin harremanak euskaraz izatera eta errenta aitorpena euskaraz egitera animatzen ditu herritarrak horrela, «Ogasunarekin harremanak euskaraz egin nahi dituela eskatzera», hain zuzen.

Hala, Ogasunarekiko harreman hizkuntza aukeratzeko, bi bide daude. Bulegoetan, 030 eredua (herritarra) edo 036 eredua (enpresa edo entitatea) aurkeztu behar da paperean, Ogasun eta Finantza Departamentuko herritarren arretarako bulegoetan eta Gipuzkoako Foru Aldundiko erregistro zentralean. Internetez, berriz, 030 eredua (herritarra) edo 036 eredua (enpresa edo entitatea) aurkeztu behar da Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Inprimaki horien barruan, euskara aukeratu behar da harreman hizkuntza gisa.

Errenta aitorpena mekanizatua egitean, langileari adierazita, autolikidazio proposamena telefonoz edo internetez onartzean eta Ogasuneko webgunean zergabidea plataformaren bitartez errenta aitorpenean sartzean eta errenta aitorpena bidaltzean. Bestalde, zerga kudeaketako profesional bat aukeratzen bada, euskararen aldeko aukera adierazi behar zaio.

Horrez gain, horren guztiaren berri emateko errenta sekzioko eta errenta mekanizatuko langile guztiei mahai gaineko kartel bana banatu zaie, euskaraz artatua izan nahi duenak eskubide hori duela adierazten duena. Halaber, Ogasunaren eta errenta aitorpenaren webguneetan ere modulu informatiboak jarri dituzte zehazteko zein urrats egin ditzakeen Ogasunarekiko harremanak euskarara pasa eta errenta aitorpena euskaraz egin diezaioten.

Temas

Euskera