Borrar
Leire Barañano NEIKER-Tecnaliako zuzendari nagusia eta Arabako Elikagai Bankuko ordezkariak, tartean Daniel Fernandez lehendakaria, izan ziren emate ekitaldian.
NEIKER-Tecnaliak 20.000 kilo patata eman dizkio Arabako Elikagai Bankuari

NEIKER-Tecnaliak 20.000 kilo patata eman dizkio Arabako Elikagai Bankuari

Patatak aurreko kanpainan lurralde historiko horretan ereindako hainbat barietatetakoak dira, NEIKER-Tecnaliak Arkautin daukan lursail esperimentaletik eskuratutakoak

Sábado, 10 de noviembre 2018, 11:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

NEIKER-Tecnaliak 20.000 kilo patata eman dizkio Arabako Elikagai Bankuari. Patata horiek guztiak, hain zuzen, Arkautiko lursail esperimentalean egindako ikerketetatik sortutakoak dira. Zehazki, Kennebec, Jaerla, Baraka, Miren eta Red Ponticac barietateetako patatak eman dizkio Elikagai Bankuari, Arkautiko hektarea bateko azalera inguru okupatu duen proba amaitu ondoren jasotakoak.

Emate ekitaldian izan dira Leire Barañano NEIKER-Tecnaliako zuzendari nagusia eta Daniel Fernandez Arabako Elikagai Bankuko lehendakaria. Zehazki, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak eta Euskadiko Elikagai Bankuen Elkarteak 2015. urteaz gero daukaten lankidetza hitzarmenaren baitako ekintza izan da. Hitzarmena sinatu zenetik, 60.000 kilo patata eman dizkio erakundeak Arabako Elikagai Bankuari.

NEIKER-Tecnaliak askotariko ikerketa jarduerak gauzatzen ditu, eta horiei esker, nekazaritza soberakin handia izaten du urtero. Elikagai horiek emanda, bere aletxoa jartzen du, gerora, Arabako Elikagai Bankuak 980 familiatako 4.000 onuradunen artean elikagai horiek bana ditzan. Gaurko emate ekintzarekin, erakunde teknologikoak edukia eta balioa gehitu dizkio bere gizarte erantzukizun korporatiboaren konpromisoari, eta, era horretan, modu aktibo eta borondatezkoan laguntzen du gizartea, ekonomia eta ingurumena hobetzen.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren mende dagoen NEIKER-Tecnalia, nekazaritza ikerketa eta garapenerako euskal erakundearen ahalegina nekazaritzako elikagaien sektorea berritzera dago bideratuta, hainbat ardatzetan, betiere irtenbide berritzaileak eta transferigarriak emateko, nekazaritza-abeltzaintza eta basogintzako produkzio sistemen lehiakortasuna hobetzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios