Borrar
Kazteria, ETBko 'MUNDO.HOY' saioa aurkezten zueneko irudian
Mirentxu Purroy kazetariak askatasunari emandako garrantzia saritu dute

Mirentxu Purroy kazetariak askatasunari emandako garrantzia saritu dute

Purroy-ren baloreen artean, lanean transmititu duen "etika" nabarmendu nahi izan du Nafarroako Ikastolen Elkarteak

Miércoles, 20 de diciembre 2017, 13:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE) Mirentxu Purroy kazetaria saritzea erabaki du, urtero banatzen dituzten sarietako batekin. Euskara eta euskal kultura, bereziki, eta kultura unibertsala, orokorrean, sustatzea du helburu elkarteak, biak "hezkuntza eta gizarte garapenari lotuz", eta jarduera artistikoak eta/edo kulturalak garatzea ditu bere helburuen artean.

Horiek horrela, NIEn urtero, alor ezberdinetako lagunak edo erakundeak saritzen dira, bere izatearen garai ezberdinetan zehar ikastolen mugimenduari egindako ekarpenarengatik, arlo linguistikoan, zientifikoan, informatiboan edo/eta kulturalean.

NIEk 2017ko saria Mirentxu Purroy kazetariari, film zuzendariari eta gidoilariari eman diote. Emakume "ausarta, Euskal Herriko kazetaritzan erreferentea, lehen emakumea egunkari baten zuzendaritzan, oso garai zailetan pentsamendu-askatasuna, adierazpen-askatasuna eta prentsa-askatasuna bultzatu eta defendatu zituelarik". Bere baloreen artean, "etika" nabarmendu dute, lanera trasmititu duena.

Nafarroako ikastolek saria eman diote, batetik pertsonen askatasuna bilatuz, informaziorako eskubidea bultzatzen laguntzeagatik, eta, bestetik, NIEri eskuzabaltasunez eman zion Denboraren gibelean filmaren bitartez, hezkuntzak, askatasunak eta laguntasunak duten garrantziaren inguruan gogoeta egiten laguntzeagatik. Eta, noski, euskararen eta euskal kulturaren sustapenean laguntzeagatik.

Orain arteko lan ibilbidea

Mirentxu Purroy 1943an Iruñean sortu zen 1975. urtean Informazio Zientzietan zen Nafarroako Unibertsitatean eta urtean Psikologia Klinikoan ikasketak burutu zituen Salamancan.

Han, El Adelanto-n idatzi zuen. 1976ko apirilean, Punto y Hora aldizkaria sortu zuen Iruñean, beste lankide batzuekin. 1978. urtera arte aldizkaria zuzendu zuen, garai zailetan, behin baino gehiagotan poliziak bahitu baitzuen aldizkaria. Galeradak apurtu eta jurisdikzio militarrak espetxeratu zuen Iruñeko presondegian, orain 41 urte gabonak espetxean pasa zituelarik horrela. Proiektua bukatu zitzaion 'Triple A' talde terroristak bonba jarri zietenean.

Handik aurrera, besteak beste, Estatu Batuetako University eta Columbia Universityn. izan zen, zenbait film labur eta El silencio de los inocentes eta dokumentaletan lan egin zuen. 2008an Bilbon Gizarte eta Komunikazio Euskadinews sarien EuskadiNews Saria jaso zuen, XXI. mende hobe baten eraketarako egindako ekarpenagatik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios