Borrar
Sara Santos
8,2 milioi euro bideratuko ditu Lanbidek enpresetan gazteak kontratatzera

8,2 milioi euro bideratuko ditu Lanbidek enpresetan gazteak kontratatzera

'Lehen Aukera', 'Gazte Itzulera', 'Txanda kontratua' eta 'Atzerrian zentroak dituzten euskal enpresen kontratazioa' programen bidez talentu berrien kontratazioa sustatu nahi dute

Lunes, 18 de junio 2018, 12:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lanbide euskal enplegu zerbitzuak 8,2 milioi euro bideratuko ditu euskal enpresetan talentu berria sustatzera, gazte langabeak kontratatzea sustatzeko lau ildoren bidez. 'Lehen Aukera', 'Gazte Itzulera', 'Txanda kontratua' eta 'Atzerrian zentroak dituzten euskal enpresen kontratazioa' izendatu dituzte.

Horrela, 20 langile baino gehiagoko 4.700 euskal enpresa inguruk informazio liburuxka bat jasoko dute datozen egunetan, lau laguntza programa horien ezaugarri nagusiak aurkezteko. Lanbidek ezaugarri horiek idaztean «oso kontuan» izan ditu enpresen egungo eskaerak.

Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiaren gutuna erantsi zaio liburuxkari. Bertan, euskal enpresaburuak animatzen ditu Jaurlaritzak eta Europako Gizarte Funtsak batera eskaintzen dituzten laguntza ekonomikoei heltzera. «Lanbideren laguntzak aukera bat dira, gure enpresaburuak pertsona nahiko kualifikatuak, digitalki eskudunak eta, kasu askotan, nazioarteko merkataritza ezagutzak dituztenak kontratatzera animatzeko», dio.

Laguntza programa bakoitzari dagokionez, Lehen Aukera programak lau milioi euroko zuzkidura du, eta helburua da lehen lan esperientzia ematea 30 urtetik beherako gazteei. «Lanbidek laguntzak eskaintzen dizkie enpresei enplegu sorrera garbia dakarten kontratu mugagabeak sinatzeagatik, baita sei eta hamabi hilabete bitarteko praktika kontratuak sinatzeagatik ere», esan du Belandiak.

Kontratu mugagabeak egiteagatik, diru laguntza 9.900 eurokoa izan daiteke, eta praktika kontratuak egiteagatik, 7.920 euro artekoa. Halaber, urteko gutxieneko ordainsari gordina 11.200 eta 18.000 euro bitartekoa da langilearentzat, titulazioaren arabera.

Bestalde, Gazteen Itzulera programak kalitatezko enplegua sustatu nahi du, eta aukera ematen du beste herrialde edo autonomia erkidego batean lanean ari diren 35 urtetik beherakoak Euskadira itzultzeko. Horrela, programaren laguntza ildoa bikoitza da: alde batetik, 35 urtetikbeherakoak diren eta kanpoan gutxienez 12 hilabete lanean daramatzateneuskal hiritarrak kontratatzen dituzten euskal enpresek diru laguntza jasoko dute, soldataren zati bat ordaintzeko (12.000 euro, kontratua mugagabea bada); bestetik, kontratatutako gazteek laguntza bat jaso ahalko dute, joan-etorrien gastuak ordaintzeko. Programaren aurrekontua, guztira, 1,77 milioi eurokoa da.

Lanaldi mugagabea helburu

Gainera, Lanbidek enplegua sustatzeko beste ekimen bat iragarri du: Txanda kontratua. Mota horretako kontratuak egiteko milioi bat euroko laguntza ildoa gaitu da. Helburua da erretiro partziala hartzen duen langilea 30 urtetik beherako beste batek ordezkatzea, lanaldi osoan, hasieratik mugagabe edo txandakatutako pertsonak erretiroa hartzean mugagabe egiteko konpromisoarekin. Modalitate horretarako laguntzak 6.000 eurokoak dira, kontratatutako pertsona bakoitzeko.

Azkenik, Lanbidek milioi bat eurorekin bultzatuko du atzerrian lan zentroak dituzten euskal enpresek 35 urtetik beherako langabeak praktiketan kontratatzea. Praktiketako kontratua, gutxienez, 12 hilabetez egingo da, horietako sei kanpoan, eta diru-laguntza 11.800 eta 13.000 euro bitartekoa izango da, kontratatutako pertsonen titulazioaren arabera.

Aurreko programaren aldagai batek 400.000 euroko zuzkidura du, eta atzerrian lan zentroak dituzten euskal enpresek 35 urtetik gorakoak kontratatzea bultzatzen du. Kasu horretan, gutxienez 12 hilabeteko lan esperientzia duten pertsonen kontratazioak dira, 12 hilabete horietako sei kanpoan ere. Diru laguntzaren zenbatekoa aldatu egiten da, adinaren arabera: 20.250 euro, kontratatuak 35 eta 49 urte bitartean baditu, eta 22.500 euro, 50 urte baino gehiago baditu.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios