Borrar
Korrikaren aurkezpena J. Echevarría
24. Korrika

Korrika 24k milaka lagun elkartu nahi ditu, Atharratzetik Bilbora, euskararen alde

Martxoaren 19tik 29ra bitartean, parte-hartzaileek lekukoa eskuz esku pasatuko dute 'Euskara gara' lelopean

Iker Elduayen

San Sebastián

Osteguna, 13 azaroa 2025, 13:09

Comenta

Korrikaren 24. edizioa martxan da. Euskararen aldeko mobilizazio erraldoia martxoaren 19tik 29ra egingo da, Atharratze (Zuberoa) eta Bilbo artean, 'Euskara gara' lelopean. Aurten, ekimenak Errigora omenduko du, «Nafarroan euskalduntzearen alde egindako lanagatik eta euskararen alde, euskaraz eta euskararako egindako konpromisoagatik». Hamar gau eta hamaika egunen buruan, lekukoa eskuz esku ibiliko da herri eta hiri ugaritan, hizkuntza baten indarra eta batasuna irudikatuz, oraindik komunitate oso baten bihotza den euskara aldarrikatuz. Aurten ere, mezua argi dago: euskara aterpe irekia eta zabala da denontzat.

Aurkezpen-ekitaldia ostegun honetan egin da Gasteizko Izaskun Arrue Kultur Etxean. AEKko kideekin batera Korrikaren bidelagunak eta Gasteizko euskalgintzaren ordezkariak ere izna dira. Ekitaldia Ane Pedruzo eta Jon Basagurenek gidatu zuten eta amaieran argazki jendetsua elkartu zen aurtengo mezua indartzeko xedez.

«Berdin da zer jatorri, zein azal-kolore edo euskararen inguruko ezagutza. Garrantzitsuena da guztiontzat lekua dagoela», aldarrikatu du Maialen Begiristain AEKren Nazio Kontseiluko kideak. Lurdes Etxezarretaren hitzaldian, berriz, euskara ardatz duen komunitate aske eta eroso baten garrantzia azpimarratu da: «Euskal Herri euskalduna, feminista, antirrazista eta goxoa izango da gurea. Helburu dugun Euskal Herria lortzeko ezin dugu ezer gerorako utzi; orain da unea. Larrialdi linguistiko bete-betean gaude eta ziklo berri bat abiatu behar dugu». Era berean, erakundeei dei egin die «hizkuntza-politika ausarta eta sendoak garatzeko, euskararen ekosistema babesteko eta indartzeko».

Ane Elordik, Korrikaren arduradunak, 'Euskara gara' aurtengo leloaren esanahia sakondu du, euskarak denok elkartzen gaituela adierazteko. «Ez da muga bat, arnasa baizik. Euskara zubi gisa ulertu behar da, herritar guztien arteko elkargune bihurtuz, bertan jaioak izan zein kanpotik etorriak. Euskara da gure arnasa, elkarren zaintzaren hizkuntza, justizia sozialaren hizkuntza eta kohesio sozialerako tresna indartsuena: Guztioi esker, euskara gara», defendatu du.

Korrikaren aurretik, bitartean baita ere, Korrika Kulturala programa indar handiz itzuliko da, hamaika hitzordu eskainiz. Ikuskizun nagusia 'Kaka' da, azaroaren 19an Donostiako Antzoki Nagusian estreinatuko den ikuskizuna. Ondoren, herri ugaritan ikusteko aukera egongo da.

Bestalde, martxaren inguruko berrikuntzak ere nabarmentzekoak dira: Korrika doako aplikazioa dago jada deskargatzeko, plataforma eta denda digital guztietan.Eskuragai dago, era berean, edizio honetako material ofiziala, denbora-kontaketa berri baten hasieran lagunduko duena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Korrika 24k milaka lagun elkartu nahi ditu, Atharratzetik Bilbora, euskararen alde

Korrika 24k milaka lagun elkartu nahi ditu, Atharratzetik Bilbora, euskararen alde