
Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Jueves, 30 de septiembre 2021
Soziolinguistikaren Klusterrak Mertxe Mugika izendatu du lehendakari berri bazkideen artean egiten den txandakako sistemari jarraituz. Mertxe Mugikak (AEK) kargua hartu du, orain artean lehendakari gisa jardun duen Mikel Irizarrek (Eusko Ikaskuntza) zuzendaritza utzi ostean. Eusko Ikaskuntzaren ordezkari berria Ibon Manterola izango da, gainera
Soziolinguistika Klusterra 2004an sortu zen. Proiektu honen inguruko lehen urratsak, bere garaian, Quebec-etik bueltan, Erramun Baxok doktoreak proposatu zuen ideia baten inguruko hausnarketatik abiatu ziren: CIRBren antzerako gune bat sortzearen egokitasuna. 2000ko azaroan «Euskal Soziolinguistika Institutua Sortzen» SINPOSIUMa antolatu zen Gasteizen eta bertan arloko teknikari eta aditu talde zabal batek diagnosi horrekin bat egin zuen eta handik abiatu zen zenbait erakunderen arteko lankidetza (Lankidetza protokoloa I eta II), gerora definitzen eta osatzen joan dena.
Martin Ugalde Kultur Parkean egindako Ezohiko Batzar Orokorraren ostean, aldaketak eginda eta ardura banaketa berrantolatuta, gaur egun honako osaera du Zuzendaritzak:
Euskaraz Kooperatiba Elkartea (AEK) (Lehendakaria) Ordezkaria: Mertxe Mugika
Euskaltzaleen Topagunea (Lehendakariordea) Ordezkaria: Jasone Mendizabal
Elhuyar aholkularitza (Diruzaina) Ordezkaria: Maddi Etxebarria
Gipuzkoako Urtxintxa Eskola Ordezkaria: Maite Asensio
ARTEZ Euskara Zerbitzua Ordezkaria: Estiñe Astorkia
Emun Kooperatiba Elkartea Ordezkaria: Anaida Agirre
Mondragon Unibertsitatea – Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUHEZI Koop. E.) Ordezkaria: Eneritz Garro
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) Ordezkaria: Miren Segurola
Eusko Ikaskuntza Ordezkaria: Ibon Manterola
Soziolinguistika Klusterra (Bulego teknikoa) Ordezkaria: Asier Basurto
Soziolinguistika Klusterraren zuzendaria (Idazkaria) Imanol Larrea
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.