Merkataritza elektronikoak goranzko joera mantendu du Gipuzkoan

Merkataritza elektronikoa internet bitartez egiten diren erosketak dira/EFE
Merkataritza elektronikoa internet bitartez egiten diren erosketak dira / EFE

Merkataritza elektronikodun establezimenduek beren salmenten %40 eta beren erosketa guztien %36 inguru kanal horretatik egin dituzte Euskadin 2018an

DVDonostia

Goranzko joera mantendu da merkataritza elektronikoan; kontsumo eredu hori internet bitartez egiten da, transakzio komertzialak kontsumitzailearen eta saltzailearen arteko kontaktu fisikorik gabe gertatzen direlarik. Merkataritza elektronikodun establezimenduek beren salmenten %40 eta beren erosketa guztien %36 inguru kanal horretatik egin dituzte Euskadin 2018an.

Aurreko urtean baino puntu bat eta bi hamarren igo da merkataritza elektronikoa egiten duen establezimendu kopurua. 43.000 inguru dira iaz merkataritza elektronikoazuten establezimenduak, Eustatek prestatutako datuen arabera.

Euskal AEko merkataritza elektronikoak berriro ere egin du gora zifra ekonomikoetan, aurreko urtearen aldean. Euskal AEko enpresetan merkataritza elektronikoaren bidezko salmenten kasuan, % 10,8ko eta % 10,2ko igoera erregistratzen da, sistema beraren bidez eginiko erosketei dagokienez, EUSTATek prestatutako datuen arabera.

Ondorioz, 2018an sarearen bidez edo beste sistema elektroniko batzuen bitartez –besteak beste helbide elektronikoa edo datu elektronikoen trukea (EDI eta beste sare batzuk)– sortutako negozio-bolumenak 19.142,9 milioi eurokoak izan ziren, eginiko salmenta elektronikoei dagokienez, eta 14.065,9 milioikoak, egindako erosketei dagokienez.

Gorakada nabarmena Gipuzkoan

Lurraldeen arabera, salmenta elektronikoetan Gipuzkoako gorakada (%12) nabarmentzen da eta, ondoren, Bizkaikoa (%11) eta Arabakoa (%9). Erosketa elektronikoetan, ordea, Bizkaiak izan du gorakada handiena, gero Arabak eta, ondoren, Gipuzkoak.

Lurralde bakoitzaren pisua dela eta, nahiko antzera banatzen dira hiruretan salmenta elektronikoak: Bizkaiak du ehunekorik handiena ), Gipuzkoak gero eta, ondoren, Arabak. Erosketetan, partaidetza ez da hain berdina: Bizkaiak Euskadiko erosketa elektronikoen guztizkoaren %51,1 du, 2018an; Gipuzkoak, %31,0, eta Arabak, %17,9.

Establezimenduen tamaina aintzat hartuta, 10 enplegatu edo gehiago dituztenetan trukatzen da merkataritza elektronikoan kopuru ekonomiko handiena.

Merkataritza elektronikoak izandako gorakada, nagusiki, elektronikoki erosten duten enpresen ehunekoaren igoeraren ondorio da; izan ere, salmenta elektronikoak egiten dituztenen proportzioa ia ez da aldatu.

Era berean antzematen da, nahiz eta bide elektronikoetatik erosten duen enpresa-kopurua bitarteko beraren bidez salmentak egiten dituztenak baino askoz ere handiagoa den, zifra ekonomikoetan handiagoak direla salmentak erosketa elektronikoak baino.

Zifra horiek aldatu egiten dira, enpresen tamaina kontuan hartzen bada. Horrela, 10 enplegatu edo gehiagoko enpresetan, merkataritza elektronikoa 2,6 puntu hazi da aurreko urtearekiko.

Temas

Euskera