Sormena eta memoria bizirik mantentzeko kultur plana aurkeztu dute

Josu Erkoreka bozeramailea eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua/Irekia
Josu Erkoreka bozeramailea eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua / Irekia

2022rako Kultura Planaren ildo nagusiak ildo nagusiak aurkeztu dituzte; lehenetsi dituzte Euskal Liburutegia abian jartzea, ikus-entzunezko sektorea bultzatzea, Artearen Euskal Sistema indartzea edo Euskadin egindako kultura nazioartean hedatzea

DVDonostia

Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen 2022rako Kultura Planaren ildo nagusiak ildo nagusiak aurkeztu dituzte astearte honetan, uztailak 30. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azaldu duenez, dokumentuak hiru azpisistematan banatzen ditu kultura-politikak —kultura-sormena, kultura-eskaintza eta memoria bizia—, eta bere proiektu estrategikoen artean hauek lehenesten ditu Euskal Liburutegia abian jartzea, ikus-entzunezko sektorea bultzatzea, Artearen Euskal Sistema indartzea edo Euskadin egindako kultura nazioartean hedatzea.

Besteak beste, Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoko (SEAD) Arabako Lagunen elkarteari zuzeneko diru laguntza emango diete Euskadiko sahararren ordezkaritza-bulegoari laguntza emateko, eta baita Euskal Herriko Emakumeon Martxarako Plataformari ere, 'Salda badago!' lelopean, Durangon azaroaren 1, 2 eta 3an Euskal Herriko V. jardunaldi feminista abian jartzeko.

Josu Erkoreka bozeramaileak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoa eskaini du Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin batera.

Era berean, Zupiriak adierazi du Planaren helburua dela «sormen-jarduera eta kultura-kontsumoa bultzatuko duten egitura eta politika publikoak erraztuko dituzten» lan-ildoak identifikatzea eta definitzea. «Kultura-agenteak dira, batik bat, kulturaren protagonistak; erakundeok, gure politiken bitartez, haien sormen-jarduera sustatu eta erraztu behar dugu», eman du aditzera.

Gainera, Zupiria sailburuak nabarmendu du Plana garatzean kontuan hartu direla bi hizkuntzetarako aukera berdintasuna eta gizonen eta emakumeen aukera-berdintasuna. «Babes eta arreta berezia eskaini behar zaie euskarazko sormenei eta emakumeen sormenari eta ekoizpenari», erantsi du.

Erabaki sektorearekin koordinatuta

Bestalde, Erkoreka sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak turismoaren euskal legea aldatzeko lege-proposamenatramitatzearen aldeko iritzia azaldu duela. Aitzitik, Erkorekak azaldu du Jaurlaritzak Euskadin turismo-egonaldien gaineko beste zerga batezartzearen aurkako jarrera duela. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak nabarmendu du euskal sektore turistikoa aho batez azaldu dela horrelako zerga bat abian jartzearen aurka. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak uste du turismoaren arloko edozein erabaki sektorearekin eta arlo horretan eskumena duten gainerako erakundeekin koordinatuta aztertu behar dela.

Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak gogorarazi du urte honen hasieran lortu zela 'Euskal Merkataritzaren Ituna', eta itun horren bidez Jaurlaritzak eta merkatarien federazioek erabaki zutela elkarrekin lan egitea, euskal merkataritza sustatzeko proiektuak eta programak abian jartzeko. Itun horren barruan, Erkoreka sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak laguntza-ildo bat onartu duela Merkataritza Federazioen finantzaketa egonkorrerako. «Programa horri esker, Federazioak mantendu ahal izango dira eta haien jasangarritasuna bermatuko da», adierazi du sailburuak.

Temas

Euskera