Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Lucía Martínez Odriozolaren izena eramango du Kazetaritza Feministari buruzko II. Biltzarrak

Lucía Martínez Odriozolaren izena eramango du Kazetaritza Feministari buruzko II. Biltzarrak

Joan den udan hil zen kazetari eta irakaslearen omenez egingo da abenduaren 1etik 3ra, sarean

Lunes, 25 de octubre 2021, 12:42

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pikara Magazine aldizkariak Kazetaritza Feministari buruzko II. Biltzarra antolatuko du abenduaren 1etik 3ra, sarean, eta joan den udan hil zen Lucía Martínez Odriozola aldizkariaren sortzailearen izena izango du. Euskal Herriko Unibertsitatean egindako irakasle lana eskertzeko eta omenaldi moduan kazetariaren izena eramateaz gain, inaugurazio hitzaldiak Martínez Odriozolak hainbat erakunde profesionaletan izandako zereginak berrikusi eta oroitzeko balioko du.

Euskal Kazetarien Elkartearen lehendakari, Kazetarien Euskal Elkargoaren bultzatzaile eta dekano eta Espainiako Kazetarien Elkarteen Federazioko (FAPE) lehendakariorde izan zen kazetaria. Martínez Odriozolarekin zuzendaritza batzordea partekatu zuen FAPEko presidente ohi Magis Iglesiasek 'Azkenengo arratsaldeak Lucíarekin' izeneko hitzaldiarekin hasiko du biltzarra. Kazetari erakundeen lan ikusezinari buruz hitz egingo du.

Pikara Magazine aldizkari feministak sustatutako topaketaren bigarren edizioa sarean egingo da, abenduaren 1etik 3ra. Lehenengo mahai inguruan, negozio ereduak jorratu eta ikuspegi feministak komunikabide baten iraunkortasunari zer ekarpen egin diezaiokeen galderari erantzuten saiatuko dira. Anna Celma Melero (La Directa), Patricia Reguero (El Salto), Magda Bandera (La Marea) eta Tamia Morales (Pikara Magazine) ariko dira.

Egun horretan bertan, arratsaldean, aldi bereko bi tailer egingo dira: Laia Serrak abokatuak emandako adierazpen askatasunaren mugei buruzkoa bat, eta arrazakeriaren aurkako kazetaritzari buruzkoa bestea, Lucía Mbomio kazetariak dinamizatua.

Biltzarraren bigarren jardunaldia hasteko, Lucía Muñoz eta Andrea Momoitio kazetariek eta Itxaso Martín antropologoak klabe feministako kazetaritza ikerketari buruzko mahai ingurua egingo dute.

Egun berean beste bi mahai inguru daude aurreikusita: Ana Reguera (Señora Milton), Emma Gascó, Ana Penyas eta Quan Zhou (Gazpacho Agridulce) ilustratzaileek parte hartuko duten prentsa feministarako ilustrazioari buruzko elkarrizketa, eta Florencia Goldsman kazetariak eta Marta Peinaro eta Martu Islas teknologian adituek parte hartuko duten komunikatzaile eta ekintzaile feministek jasaten dituzten ziberbiolentzei aurre egiteko zaintza digitalei buruzko topaketa.

Lucía Martínez Odriozola Kazetaritza Feministari buruzko II. Biltzarreko eztabaida saioak abenduaren 3an amaituko dira, autozentsurari eta sare sozialei buruzko mahai inguru batekin. June Fernández, Patricia Simón eta Nuria Alabao kazetariek sare sozialetan agertzeak lana zailtzen duen aztertuko dute. Bukatzeko, Viruta FMk kontzertua eskainiko du Bilboko Bira Kultura tabernan, biltzarrean izena eman ez duten pertsonei ere irekita

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios