Lehen sektoreko auto-hornikuntza posible

Lehen sektoreko auto-hornikuntza posible

'Energia sortzen' egitasmoa aurkeztu dute Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Gipuzkoako abeltzain ekologiko eragile batzuek euren baserrietan auto-horniketarako aukerak badaudela egiaztatzen duen «Energia sortzen» egitasmoa aurkeztu da asteazken honetan, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (ENEEK) Zornotzan (Bizkaia) duen egoitzan. Azterketaren Lurgintzanekazaritza kooperatiba eta Biolur elkartea izan dira, eredu ekologikoan jarduten den abeltzain taldearen kezka eta beharrei erantzuteko asmoz.

Azterketaren sustatzaileek Goiener/Nafarkoop taldea izan dute alboan lan teknikorako, eta Mirene Begiristain Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailearen laguntza energia berriztagarriarekin hornikuntza eta sorkuntzan lanean ari den bertako kooperatiba eta sistematizazio prozesurako. Gipuzkoako Aldundiaren Landaola egitasmoaren eta ENEEKen finantziazioa izan du proiektuak.

Aurkezpen ekitaldian azaldu dutenez, eskualde eta orientazio ezberdinetako bost baserritar taldek hartu dute parte azterketan. Bertan bildutako datuekin, Nafarkoop taldeak antzerako ezaugarriak biltzen dituen baserri baten modelizazioa energetiko bat garatu du. Urtean 20.000 esne litro jasotzen eta hiru esneki lantzen dituen unitate produktibo batean, urtean 10.000 kWh kontsumituta 5,2 tona CO2 isurtzen ditu.

Ateratako datuen arabera, auto-hornikuntzarako 4 kWp-tako autokontsumorako fotoboltaiken instalazioarekin, baserriaren %33ko auto-hornikuntza lortuko zen, eta 2,2 tona CO2 urtean eragotziak izango ziren, 242 zuhaitzen baliokide. «Energiaren kostua eta jatorria dira baserri ekologikoek dituzten kezka garrantzitsuenetakoak. Ez bakarrik esne ekoizpeneko baserri ekologikoetan eraldaketa planteatu behar izan dutela ekonomikoki bizirauteko, baizik eta natura baliabideak ahalik eta gehien optimizatzea ere badelako ekoizpen ekologikoaren lehentasunetako bat», adierazi dute.

«Energia sortzen» proiektua ez dela «diagnostiko ekonomiko hutsa» nabarmendu dute, baizik eta «jakin eta balioztatu nahi izan da nolako inpaktua duen sektorearen eta gure proiektuen dimentsio ekologikoan, sozialean eta politikoan era horretako prozesu bat abian jartzeak.» Mirene Begiristain tokiko elikadura sistemen alorreko EHUko ikertzailearen laguntza izan dute horretarako.

Diagnostikoa eginda, inplementazio fasea Euskal Herriko beste baserri batzuetara eraman nahi da. «Energia iturri berriztagarriak ahalik eta gehien aprobetxatzeak dakarrenaren datu ekonomikoak eskuratzeko aukera eman digu horrek, beharrezko inbertsioei zein ditugun baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatuta lor dezaketen burujabetza portzentajeari dagokiona», azaldu dute.

.