Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Markina-Xemeinen izan da aurtengo edizioko laugarren saioa Bertsozale Elkartea
Durangaldea gailendu da laugarren kanporaketan

Durangaldea gailendu da laugarren kanporaketan

Durangaldeko seikoa osatzen dute Irune Basagoiti, Bittor Altube eta Ander Sarriugartek. 436 puntu lortu dituzte

dv

Donostia

Jueves, 21 de marzo 2019, 13:50

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zallan egin dute edizioko hirugarren saioa Enkarterri/Ezkerraldea eta Uribe Kosta taldeen artean; bigarrenak irabazi zuen atzo, hilak 20. Gaur, martxoak 21, Markina-Xemeinen izan da gaur aurtengo edizioko laugarren saioa Lea-Artibai eta Durangaldea taldeen artean. Saioa Markina-Xemeingo Kultur Aretoan izan da eta bertako Bekobenta eta Berakruz ikastetxeetako ikasleek bete dute aretoa. Irabazlea Durangaldea taldea izan da.

Sariketa honetan, saioak sailkapen-izaerakoak dira. Beraz, irabazlea finalaurrekoetara pasatzen den bitartean, beste taldea kanporatuta geratuko da. Durangaldea taldeak, horrela, martxoaren 28an Sopelan jokatuko den bigarren finalaurrekorako txartela lortu du, kanporaketa irabazita. Bertan, Uribe Kosta taldearekin jokatuko du saioa.

Gaurko saioko aurkezlea Jone Antsotegi izan da eta epaimahaia Miriam Juaristi, Beñat Romero eta Jose Garaizabalek osatu dute. Idazkari aritu da Ione Narbaiza.

Lea-Artibai taldean kantatu dute Sara Asenjo, Antton Bereziartua, Eider Gallastegi, Nahia Ibarzabal, Aissa Intxausti eta Garazi Navarrok. 380 puntu eskuratu dituzte guztira.

Durangaldeko seikoa osatzen dute, bestalde, Irune Basagoiti, Bittor Altube eta Ander Sarriugartek. 436 puntu lortu dituzte, eta saioa irabazi dute, beraz.

Uribe Butroe eta Hego Uribek Deustun jokatukoa dute, asteazkenean, hilak 27, azken aurreko finalaurrekoa. Azkena, hurrengo egunean, Uribe Kostak eta Durangaldeak, Sopelan. Finala Bilboko BBK aretoan izango da, apirilaren 3an, 18:00etan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios