Borrar
Lehen kruziferoak deituriko Brassicaceae familiako landareak ari dira erabiltzen. Argazkian, familia horretakoa den mendaskia.
Landareak eta mikroorganismoak lur kutsatuak lehengoratzeko

Landareak eta mikroorganismoak lur kutsatuak lehengoratzeko

Neiker-Tecnalia Ikerketa eta Garapen Teknologikorako Euskal Institutua metodologia berritzaile bat garatzen ari da, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan

Sábado, 13 de octubre 2018, 13:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Neiker-Tecnalia Ikerketa eta Garapen Teknologikorako Euskal Institutua lur kutsatuak biologikoki lehengoratzeko metodologia berritzaile bat garatzen ari da, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan. Metodologia horretan, aldi berean erabiltzen ditu landareak eta kutsatzaile organikoak degradatzeko mikroorganismoak. Teknologiaren helburua da aldi berean konposatu organikoekin eta metal astunekin kutsatuta dauden lurzoruak lehengoratzea, horretarako tratamendu biologikoak bertan erabiliz.

Ikerketa institutuko arduradunek adierazi dutenez, «lurzorua bizitzarako ezinbesteko funtzioak egiten dituen baliabide natural bat da, horien artean elikagaiak eta zuntza ekoiztea, nutrienteak birziklatzea, ura araztea edo karbonoa bahitzea. Ingurumena errespetatu ez duen garapen ekonomikoaren ondorioz, lur asko kutsatuta daude gaur egun, konposatu organikoekin eta inorganikoekin, eta horrek zaildu egiten du arazoaren ingurumen diagnostikoa egitea eta, batez ere, lurzorua berroneratzea«.

Kutsatutako lurzoruetan kutsadura kentzeko gaur egun dauden teknologietako asko teknika fisiko-kimikoetan oinarrituta daude, eta kostu ekonomiko handia dute. Halere, azken hamarkadetan mikroorganismoak eta landareak erabiltzen dituzten teknologia biologikoak agertu dira. Landareek metal astunak ateratzeko gaitasuna dute, eta bakterio komunitate batekin elkartu daitezke, eta multzo hori gai da kutsatzaile organikoak degradatzeko. «Landareen eta bakterioen konbinazioak potentzial handia dauka, kostu txikiko teknologia biologiko moduan, kutsadura mistoaren ondorioz degradatutako lurrak lehengoratzeko, eta ingurumena errespetatzen du», azaldu dute.

Horrela, Neiker-Tecnalia lur kutsatuak biologikoki lehengoratzeko metodologia berritzaile bat garatzen ari da, EHUrekin elkarlanean, aldi berean erabiliz landareak, gehienbat Brassicaceae familiakoak, metal astunak ateratzeko ahalmenarekin, eta kutsatzaile organikoak degradatzeko mikroorganismoak. Helburua da aldi berean konposatu organikoekin eta metal astunekin kutsatuta dauden lurzoruak lehengoratzea, horretarako tratamendu biologikoak bertan erabiliz.

Frogatutako gaitasuna

Brassicaceae familiako landareak aukeratzeko arrazoiak izan dira garrantzi agronomiko eta ekonomiko ezaguna dutela, frogatuta dagoela metal astunekin kutsatutako lurzoruak lehengoratzeko gaitasuna dutela, biomasa produkzio tasa handia dutela eta, azkenik, ingurune degradatuetan bioerregaiak ekoizteko erabil daitezkeela.

Landareez gain, lurzoru kutsatuan konposatu kimikoak eta produktu organikoak aplikatzen dira (purinak, simaur freskoa eta konpostatua eta abar), degradazioa bultzatzeko. Halaber, bakterio degradatzaileei laguntzen dieten beste elementu batzuk ere erabiltzen dira, desagerrarazten zailenak diren kutsatzaileetara iristeko.

Teknika biologiko horiek lagungarriak dira lurzoruek beren osasuna eta ekosistemen zerbitzuak emateko ahalmena berreskuratzeko, hala nola nutrienteen birziklapena, materia organikoaren deskonposizioa, karbonoaren bahiketa, uraren arazketa eta abar. Ildo horretan, lurzoruko mikroorganismoen ugaritasuna, aktibitatea eta biodibertsitatea erakusten duten parametro mikrobianoek potentzial handia dute lurzoruaren osasuna lehengoratzearen adierazle biologiko moduan.

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren 2020 Lurra Babesteko Estrategiaren barruan dago, eta bere xedea da lurraren baliabidea modu eraginkorragoan erabiltzea eta «lurzoruaren degradazio garbia zero izatea», Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Desertifikazioaren aurkako Borrokaren Konbentzioak Rio+20ko helmugen baitan planteatzen duen moduan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios