

Secciones
Servicios
Destacamos
I. Mendia
Miércoles, 23 de abril 2025, 16:02
Lagunartean euskaraz egiteko eta hizkera informala indartzeko «molde egokia» hitanoa dela azpimarratu du Euskaltzaindiak eta hura bultzatzen dabiltzan ekimen guztiekin egin du bat. Oharrak dioen bezala «uskararen ezagupena duen orok jakin badaki euskarak badituela mintza-molde edo tratamendu batzuk solaskideari erakutsi nahi zaion errespetuaren eta harremanaren hurkotasunaren araberakoak: berorika, zuka, xuka eta hika». Bada, Euskaltzaindiarentzat, horietan guztietan hikako moldea da euskarak duen adizkera alokutibo nagusia, lagunarteko hizkeran bereziki erabilia.
«Elkarri hika egiten dioten solaskideek elkarren arteko hurbiltasuna eta konfiantza estutzen dute hiztunen arteko zilbor-hestea sortuz. Hitanoa, euskararen bilakaeran, senidetasun eta lagunarteko harremanen mintza moldea dela, bereziki solaskideen arteko adiskidetasun giroko hizkera informalean erabilia», azaldu du.
Hikako aditz jokabideak «Euskal Herriko zenbait eskualdetan eta garai bateko hiztunen ahotan gaur egun baino garai hobeak» ezagutu dituela adierazi du Akademiak, nahiz eta, oraindik ere, «bizi-bizirik» dirauen «Euskal Herriko zenbait eskualde eta txokotan, euskaldun jendeak bizirik eusten diolako eta komunikazio molde baliagarria duelako».
Hain zuzen ere, Euskaltzaindiak aldarrikatu du hikako moldea egokia dela lagunartean euskaraz egiteko eta lagunarteko hizkera informalari indarra emateko, eta horregatik, bat egin du «hika moldea han-hemenka bultzatzen dabiltzan ekimen guztiekin».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.