Kontsumoan garrantzi gehien duen adin taldea 35 eta 64 urte artekoa da

Txartelarekin egindako erosketak eta ateratako diru kopuruak batuta egin dute ikerketa/Josetxo Marin
Txartelarekin egindako erosketak eta ateratako diru kopuruak batuta egin dute ikerketa / Josetxo Marin

Euskadiko kontsumitzaile handienen adin tartea 35 eta 64 urte artekoa da. Gipuzkoan biztanleen %66,06ko garrantzia dute kontsumoan biztanle horiek

DVDonostia

Kontsumorako gaitasunarekiko, talde ahul eta indartsuagoak daude gizartean, ahalmen ekonomiko handiago eta txikiagokoak. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) kontsumoan garrantzi gehien duen taldea 35 eta 64 urte arteko bizilagunek osatzen dute, BBVA Research erakundeak egin duen Kontsumoaren Egoerari buruzko Txostenaren datuen arabera. Lanak urteko lehen seihilekoko datuak jaso ditu.

Ikerketan adinaren arabera aztertzen da kontsumoa, eta, modu honetan, 35 eta 64 urte arteko bizilagunak dira kontsumo maila handiena duten bezeroak, txartelarekin egindako erosketak eta ateratako diru kopuruak batuta.

Lurraldeka, Gipuzkoan %66,06koa (biztanleen %63,71) da 35 eta 64 urte artekoek kontsumoan duten garrantzia. Araban, %66,67koa da, herrialdeko biztanle guztien %64,89 diren bitartean. Bizkaian, %68,02ko garrantzia dute kontsumoan adin tarte horretakoek, biztanleen %63,38.

Halaber, 64 urtetik gorako populazioari dagokionez, Araban, %21,61eko garrantzia du gastuan, populazio osoaren %20,47 den bitartean; Bizkaian %21,21eko eragina du (populazioaren %22,47), eta Gipuzkoan %23,36koa (%21,90).

Azkenik, 35 urtetik beherako adin tarteak %11,72ko garrantzia dauka Arabako gastuan (populazioaren %14,64), %10,77koa Bizkaian (%14,15) eta %10,57koa Gipuzkoan (%14,38).

Temas

Euskera