Klima, integrazioa eta kohesio funtsak dira Europako Eskualdeen Batzordearen erronkak ziklo berrian

Karl-Heinz Lambertz, erdian /Europa Press
Karl-Heinz Lambertz, erdian / Europa Press

Bilera egin dute legealdi berriari begira, eta Karl-Heinz Lambertz batzordeko lehendakariak eskatu du batzorde berriaren eraketa atzerapenik gabe abiatzea, europar erkidegoko proiektuentzako negatiboa izan daitekeelako

DVDonostia

Karl-Heinz Lambertz Europako Eskualdeen Batzordeko lehendakariak adierazi du klima, integrazioa eta negoziatzen ari den aurrekontu berrian Europako Batasunak banatuko dituen kohesio funtsak izango direla erakundearen erronkak hastear den agintaldi berrian.

Lambertzek prentsa agerraldia egin du asteazken honetan, Bruselan, Europako Eskualdeen Batzordeak osoko bilkura hasi aurretik, eta maiatzaren 26ko hauteskundeetatik irtendako Europar Parlamentu berria datorren astean eratu aurretik.

Nabarmendu du Europako Eskualdeen Batzordeak harreman «estua eta emankorra» izan duela Corina Cretu Eskualde Politikako komisarioarekin, eta espero duela lankidetza berdina izatea kargua hartuko duen ordezkari berriarekin. Europako Batzorde berriaren eraketa ez berandutzea eta atzerapenik gabe abiatzea eskatu du, europar erkidegoko proiektuentzako negatiboa izan daitekeelako.

Zehazki, esan du atzerapena kaltegarria izango litzatekela kohesio funtsen banaketarako, eta funts horiek Europako Batasunaren inbertsio publikoko lehen tresna eraginkorra direla defendatu du, hiritarrekiko eragin zuzena dutelako. Europako Eskualdeen Batzordeak eskatu du epe luzerako Europar Batasunaren hurrengo aurrekontua batasunaren errenta nazional gordinaren %1,3aren baliokidea izatea, gutxienez, eta ahalik eta lasterren onartzea, finantzaketa programen planifikazio eta prestaketa goiztiarrak ahalbidetzeko.

Gainera, aurrekontua berriro zentralizatzeko saiakerak saihestu behar direla ohartarazi du, eta bereziki programa komunitarioen gestio bateratua. Ildo horretan, Lambertzek defendatu du eskualdeetako erakundeek dituzten «oztopoak» ezabatu behar direla, beren proiektuak garatzeko eta «ekintza gaitasuna askatzeko».

Instituzio komunitarioak eskualdeetako erakundeekin lankidetzan aritzeko beharra ere nabarmendu du presidenteak, hiritarrekiko hurbilen daudenak direlako, eta komisario berriekin eta Parlamentu berriarekiko lankidetza mantentzeko konpromisoa hartu du.

Eskualdeetako erakundeekin lankidetzan

Bestalde, hiritarrak proiektu komunitarioarekin gehiago inplikatzeko toki erakundeek duten garrantzia azpimarratu du Karl-Heinz Lambertzek, bere iritziz, hori baita datozen urteetan aurre egin behar zaion helburu nagusietako bat.

Bere esanetan, azken hauteskundeetako emaitzak kontuan izanda, europarren gehiengo batek uste du bere etorkizuna Europa Batasunaren barruan dagoela: parte hartzea inoizkorik handiena izan zen hauteskunde europarretan eta batasunaren aldeko taldeek gehiengoa lortu zuten kontrakoen aurrean.

Horrela, berretsi du lankidetza gehiago izan behar dela eskualdeetako erakundeekin, elkarlan hori funtsezkoa izan daitekeelako hauteskundeetan abstentzioaren aldeko hautua egin zuten hiritarren %49 mobilizatzeko.

Azkenik, Lambertzeko egoki ikusi du europar hauteskunde sistema hobetzeko gogoeta egitea, hauteskunde barruti bakarra sartzeko eta Europako Batzordeko presidentea zuzenean aukeratzeko.

Temas

Euskera