Borrar
UPV

Kazetaritza Matxistaren Behatokia jaio da, hedabideen jokabide sexistak salatzeko

EHUko ikertzaile eta Pikara Magazineko Emakume Kazetarien Elkarteko arduradunen eskutik garatu da. «Ez dago kazetaritza matxista onik», gogoratzen dute

Leire Larrazabal

Sábado, 9 de marzo 2024, 12:03

«Kazetaritza matxista kazetaritza txarra da. Kalitate kontua da, ortografia akats bat edo ehuneko batean huts egitea izan daitekeen bezala. Ez dago kazetaritza matxista onik», gogoratzen du Angeriñe Elorriaga EHUko ikertzaileak. Honen harira, Kazetaritza Matxistaren Behatokia jaio da, EHUko ikertzaile eta Pikara Magazineko Emakume Kazetarien Elkarteko arduradunen eskutik. Proiektuaren oinarria periodismomachista.com webgunea da. Helburua hedabideen jardunean izaten diren sexismo kasuak bistaratzea eta matxismo motaren arabera kategorizatzea da, profesionalek -emakume nahiz gizon- beren egunerokoan saihets ditzaten.

Arazoa ez da albistea eragin duen gertaera matxista gisa seinalatzea, kazetariak haren berri emateko modua matxista izan dela salatzea baizik. Albiste sexista bakoitzean, esaten da zergatik den matxista eta hedabideak erreakzionatu duen ala ez (informazioa editatuz, ezabatuz edo azalduz), eta hobetzeko proposamen bat egiten da.

Pikarak esperientzia luzea du kazetaritzaren kalitate arazo hauen analisian. Behatokia bi urtez arituko da gutxienez eta material didaktikoa sortzea du helburu, bigarren hezkuntzako eta komunikazio fakultateetako ikasgeletan erabiltzeko. Webgunea euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez dago eta informazio bakoitza argitaratu den hizkuntzan jasotzen da. Proiektua osatzen da sare sozialetan maiztasun handiz argitaratzen diren edukiekin. Proposamena herritarrei zabalik dago eta postontzi bat erabil dezakete hedabideetan aurkitzen dituzten jokabide sexisten berri emateko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kazetaritza Matxistaren Behatokia jaio da, hedabideen jokabide sexistak salatzeko

Kazetaritza Matxistaren Behatokia jaio da, hedabideen jokabide sexistak salatzeko