Kalitatezko lana, batik bat, segurua dela nabarmendu du Osalanen sentsibilizazio kanpainak

Kalitatezko lana, batik bat, segurua dela nabarmendu du Osalanen sentsibilizazio kanpainak

'Segurtasuna eta osasuna lan duin baten oinarriak dira' lelopean, indibidualki langileak har ditzakeen neurriez harago doan kanpaina diseinatu dute

DVDonostia

Osalan, Eusko Jaurlaritzaren Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, sentsibilizazio kanpaina abiarazi du lan bat duina izateko, ezinbesteko baldintza direla laneko segurtasuna eta osasuna nabarmenduz. 'Segurtasuna eta osasuna lan duin baten oinarriak dira' lelopean, indibidualki langileak har ditzakeen neurriez harago doan kanpaina diseinatu dute, kalitatezko lanak segurua eta osasuna errespetatzen duena izan behar duela aldarri hartuta.

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak, Jon Azkue Laneko sailburuordeak eta Alberto Alonso Osalaneko zuzendariak aurkeztu dute kanpaina. Hain zuzen, «kalitatezko lana, batik bat, segurua dena» dela nabarmendu du San Josék, eta kanpaina, norabide horretan lanean jarraitzeko duten asmoaren erakusle dela gehitu du.

Osalanek tankera honetako kanpaina egiten duen hirugarren aldia da legealdian, eta ohiko iruditik atera eta langileak indibidualki babesteko erremintez harago (bulegoak, botak, kaskoak, eskularruak), osasuna eta segurtasuna ekarri dituzte kanpainaren erdigunera, «lana duina izateko baldintzak» diren ustearekin.

Lan duin bati buruz hitz egitean, ohartarazi dute, egungo gizarte-ereduak honako alderdi hauek hartzen ditu kontuan: produktibitatea, ordainsariak, lanbide-garapena, aukera-berdintasuna edo bateragarritasuna. Horrekin batera, lanera berandu sartu izanak, enplegu batzuen prekarietateak edo langabezia epe luzeek, estres, antsietate edo premia egoerak sortzen dituzte, «edozer gauza» eta baldintza larrietan dauden lanak onartzera bultzatzen dituztenak.

Era berean, lan-arriskuak sortzen ari dira; teknologia, hiperkonektagarritasuna, globalizazioa eta lanaren antolaketan aldaketak dira laneko arriskuak areagotzen ari diren erronkak. Horrek, negozio lerro berriak planteatzean edo lan baten kalitatea edo duintasuna zalantzan jartzean, langileen segurtasuna eta osasuna bezalako ezinbesteko betekizunak oharkabe uzten ditu.

Era horretan, ikuspegi zuzen eta bisualetik sentsibilizatu eta kontzientziatu nahi dute. Hilaren 25etik aurrera abiaraziko dute kanpaina.

Temas

Euskera