Jostailu arrunt asko egokitu daitezke behar bereziak dituzten haurrek erabil ditzaten. fotolia

Jostailu egokituak premia bereziak dituzten haurrentzat

Aldaketatxoren batzuk eginda, jostailu arrunt asko molda daitezke dibertsitate funtzionala dute neska-mutikoek erabil ditzaten

miren imaz

Lunes, 2 de enero 2023, 15:48

Oparien sasoi luzea ez da oraindik amaitu, eta baliteke bidean egotea datorren ostiralean neska eta mutiko askok jasoko dituzten jostailuak. Hartzaile horien artean mota bateko edo besteko dibertsitate funtzionala duten haurrak ere badaudenez, horien gaitasun eta behar bereziak kontuan izanik, Valentziako Irenea Errehabilitazio Neurologikorako Zentroko profesionalek gogorarazi dute garrantzitsua dela haien ezaugarri eta beharretara egokitutako jostailuak oparitzea.

Publicidad

«Oso garrantzitsua da jakitea zer jostailu oparitu sormena, irudimena eta motibazioa sustatzeko, baina, gainera, premia bereziak dituzten haurren kasuan, kontuan izan behar da zeintzuk diren beren manipulazio-trebetasunetara, gaitasun kognitiboetara eta pertzepzio sentsorialerako aukeretara hobekien egokitzen direnak», azaldu du ohar batean Irenea Vithas Valencia Consuelo enpresako zuzendari Belén Martínezek.

Izan ere, «gaur egun jostailu egokituen eta irisgarrien fabrikazioan, garapenean, ikerketan eta banaketan espezializatutako hainbat enpresa» dauden arren, familia askok aukeratzen dute merkaturatzen diren jostailu 'arruntak' egokitzea, seme-alabek haiekin ere jolastu ahal izan dezaten.

Bakoitzari berea

«Lehenik eta behin -nabarmendu du adituak- kontuan hartu behar da egokitutako jostailuak haien erabilera eta jolasa bera errazten duten aldaketa fisikoren bat egin zain jostailu arruntak direka», eta gogorarazi du egokitzapen mota asko daudela: jostailua finkatzeko belkroak jartzea, soinu-efektuak ikusizko efektu bihurtzea edo haien erabilera erraztuko duen konektore bat jartzea.

Egokitzapenak, jakina, beharren arabera egin behar dira. Hala, mugikortasuna mugatuta daukaten haurren beharretara egokitu behar badira honako gomendio hauek har daitezke aintzat: oinarriak belkroekin edo imanekin finkatzea, jokoan zehar nahi ez diren mugimenduak saihesteko; panpinen arropei belkroak jartzea, horiek jartzea eta kentzea errazteko; jostailua arrakastaka eramatea errazteko, sokak gehitzea; jostailua egokitzea sakagailu baten bidez martxan jarri ahal izateko;

Publicidad

arrastatzea errazteko sokak gehitzea; jostailua egokitzea, sakagailu baten bidez eragin ahal izateko; mugimendu azkarrak eskatzen dituzten jostaluak moteltzea, edo erantzuteko ematen duten denbora erregulatu ahal izatea; egitura handiak (esate baterako, jostailuzko sukaldetxoak) gurpil-aulkia sartu ahal izateko egokitzea...

Entzumen arazoak dituzten haurren kasuan, soinuak beste era bateko efektu bilakatzen dituzten gailu elektronikoak jar daitezke, hala nola bibrazioa edo argiak, edo ahozko mezuak mezu idatzietara itzul daitezke. Komeni da soinua daramaten jostailuek bolumenaren kontrola eta entzungailuen irteera izatea, soinua balizko entzumen-hondarrera egokitzeko.

Publicidad

Ikusmen-mailan dauden aukeretako batzuk honako hauek dira: ikusmen-estimulu bat ordezten edo laguntzen duten soinuak, erliebeak edo testurak txertatzea, edo jarraibideak edo piezak braillera itzulita egotea, eta mahaiko jokoetan belakiak, imanak edo bentosak jartzea, nahi gabe mugitzea saihesteko.

Maila intelektualean, berriz, komenigarria da jostailue funtzio guztiak erraz erabiltzea, haurrak autonomiaz jolastu ahal izan dezan, bai eta erakargarriak izatea ere, jolas osoan zehar arreta eta interesa mantentzea ahalbidetuko baitu. Halaber, hobe da kontzentrazio- edo arrazoiketa-maila handirik ez eskatzea, ezta erantzun-denbora luzerik ere, denek jolasteko aukera izan dezaten, nahiz eta batzuen erritmoa motelxeagoa izan.

Publicidad

Arauak dituzten jokoak badira, gomendagarria da maila kognitibo baxuagoetara egokitzeko aukera izatea, arau kopurua eta konplexutasuna murriztuz.

«Ez dugu inoiz ahaztu behar dibertsitate funtzionala duen haur bat, batez ere, haur bat dela, eta, gomendio horietatik haratago eta zailtasunak alde batera utzita, garrantzitsua dela jolasteko, eboluzionatzeko eta bere erritmoan ikasteko aukera ematea», azpimarratu du adituak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad