Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Jone Bilbao eta Elena Muñoz dira #Txiotesia6 lehiaketako irabazleak

Jone Bilbao eta Elena Muñoz dira #Txiotesia6 lehiaketako irabazleak

Azaroaren 22an parte hartu zuten 106 ikerlarietatik hautatu ditu epaimahaiak eta 500 eta 300 euro jaos dituzte hurrenez hurren

Viernes, 2 de diciembre 2022, 12:40

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ostegun honetan egindako #Txiotesia6 lehiaketaren sari banaketan Jone Bilbao eta Elena Muñoz ikerlarien lanek eskuratu dituzte Txiolari Ulergarrienaren eta Txiolari Originalenaren sariak, hurrenez hurren. Lehenak, Urdaibaiko estuarioko uraren kalitatearen gaineko lana aurkeztu du eta 500 euroko saria jaso du; bigarrenak, aldiz, 300 eurokoa eskuratu du Hesteetako hanturazko gaixotasunaren tratamendurako 3Dn egindako hidrogelen gaineko ikerketen txioengatik.

Egiten ari diren edo defendatuta duten tesia 6 txiotan eta euskaraz laburtzea izan da ikertzaileen erronka #Txiotesia6 lehiaketan. Orotara 106 ikertzailek parte hartu zuten azaroaren 22an eta hari guztietatik Uxoa Iñurrieta, Oskar Gonzalez, Miren Berasategi, Jon Mentxakatorre eta Eider Urkolak osatutako epaimahairen ardura izan dara saridurak hautatzea.

Jone Bilbao Antolinek Ingurugiro Zientziak ikasi zituen. Tesiko azken urtean ari da, UPV/EHUko Zientzia eta Teknoloia Fakultateko Ibai Ekologia Taldean. Bere lehen mezuak 'Urdaibaiko estuarioko saneamendu-lanen efektua aztertzen fitoplankton eta aldagai fisiko-kimikoen analisien bidez« izeneko tesian murgilduta ibili naiz azken 3 urteetan. Baina, zergatik fitoplanktona Eta zergatik Urdaibai Adi! #txiotesia6' zioen.

Elena Muñoz Pérez UPV/EHUko Farmazia Fakultatean ari da tesia egiten, NanobioCel taldean. Tesiaren 2. urtean murgilduta dabil eta bere lehen txioa honakoa zen: '1, Atzo nire amak nire tesiaren izenburua galdetu zidan. Nik erantzun nion: Hesteetako hanturazko gaixotasuna tratatzeko zelula ama mesenkimaletako serkretomaz kargatutako hidrogeletan oinarritutako ondeste-formulazioen 3D inprimaketa. Bere aurpegia hemen behean: #txiotesia6'.

Ostegun honetan #Txiotesia6 lehiaketaren sari banaketa egiteaz gain, datuen aurkezpena ere egin zen UEUren Eibarko egoitzan eta, era berean, Aitor Cevidanes UEUko bazkide eta ikertzaile gazteak 'Euskara buruan, ikertu munduan. Euskal zientzialari gazte baten gorabeherak' hitzaldia eman zuen.

Cevidanes, albaitaritzan lizentziatua da. Doktoregoak Txilera eraman zuen eta Andres Bello Unibertsitateko «Kontserbazioaren Medikuntza» doktoregotza programan egin zuen tesia. 2019an defendatu zuen: «Kapar, arkakuso eta bektore bidez kutsatutako patogenoen transmisioa Andeetako azeri eta txakurren artean Txileko paisaia antropikoan». Orain NEIKERen lan egiten du doktoradu ondoko ikerlari bezala. Hemen Unibertsitatea.net atarian egin genion elkarrizketa: «Gizakien jarduerek basanimalien osasunean eta gaixotasunen ekologian inpaktu handia izan dezakete».

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako ekimenaren seigarren ekitaldia izan da, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarekin elkarlanean. Antolatzaileek aurreratu dute jada buruan dutela #Txiotesia7 antolatzea «zientzia eta euskara uztartzen» jarraitzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios