Borrar
'Bizi' lelopean ari da ospatzen eguna. @Nafarroa_Oinez
Jendetza eta eguzkia Altsasuko Nafarroa Oinez inklusiboan

Jendetza eta eguzkia Altsasuko Nafarroa Oinez inklusiboan

Eguna goibel hasi da, lainoaren eta ikasle ohi bat zendu den istripu baten eraginez, baina, eguzkia eta ilusioa lagun, festa bikaina ari dira bizitzen bertaratu diren milaka lagunak

Jueves, 1 de enero 1970

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hasiera eta zinta mozte ekitaldia giro lainotsuan egin badira ere, garbitu da zerua Altsasun eta eguzkiak hartu du lainoaren lekua, 'Bizi' lelopean egiten ari den Nafarroa Oinez jaia herritarrek eta euskaltzaleek espero duten egun bikaina izan dadin lagunduz. Jendearen aldetik ere bikaina ari da izaten erantzuna.

Hasierako ekitaldira bertaratu direnen artean egon dira Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea, Ainhoa Aznarez Nafarrako Parlamentuko presidentea eta Maria Solana Araa Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaria, besteak beste. Iñigo Aritza ikastola osatzen duten lau herrietako, Altsasu, Urdiain, Olatzagutia eta Ziordiako alkateak eta Nafarroako 14 ikastoletako ordezkariak ere hasiera ekitaldian izan dira. Zinta mozteko ohorea, berriz, Tere Irigoienek eta Juan Manuel Galartzak izan dute, 2005tik aurrera, Nafarroa Oinez guztietan paella prestatu duten 'paelleroen' taldea ordezkatuz.

Beste arrazoi batzuengatik ere hasi da goibil egina. Izan ere, goizean gertatutako auto ezbehar baten ondorioz, Iñigo Aritza Ikastolako ikasle ohi bat zendu da, eta izan dituzte hitz batzuk harentzat eta haren familiarentzat. Kartzelaratutako Altsasuko gazteak ere izan dituzte gogoan.

Erronka, inklusibitatea

Laugarren aldiz antolatu du Iñigo Aritza Ikastolak Nafarroa Oinez eguna: 1981, 1993, 2005 eta 2018. Aurtengo edizioaren erronka nagusia inklusibitatea izan da. Inklusibitatea, «arlo guztietan ulertuta, izan da 2018ko edizioko erronka nagusia, aurreko guztietatik bereizten duena». Erronkari berari ere eragin dio asmo horrek...

Eneida Carreño Iñigo Aritza Ikastolako lehendakaria izan da hitza hartzen lehena hasiera ekitaldian. Ikastolaren sorrera «latzak, trabaz betetakoak» gogoratu ditu, baina horren guztiaren gainetik, lan egiteko «gogoa, grina eta euskararekiko maitasuna» nabarmendu nahi izan ditu. «Gaur hemen biltzen gaituen arrazoiak asko dira eta ikastola proiektuari babesa, laguntza eta maitasuna adieraztera hurbildu zareten guztioi esan, honetan sinisten dugula eta lekukoa harro eramango dugula».

Uxue Barkos Berruezo Nafarroako Gobernuko presidenteak eskerrak eman dizkie Ikastolen proiektuko parte diren eta izan diren guztiei euskararen alde urte guzti hauetan egindako lanagatik. «Euskara etorkizuneko hizkuntza da. Mamua uxatu behar dugu, eta euskarari sarrera ukatu zaion lekuetara eraman. Oztopoen gainetik euskaraz bizi».

Ibilbidean zehar aurki daitezkeen lau guneetan handituz joan da animazioa egunak aurrera egin ahala. Horrek zer eman duen arratsaldean jakingo da, Iñigo Aritza Ikastolako ordezkariek. egingo duten balorazioan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios