Jaurlaritzaren adineko pertsonenganako tratu txarren aurkako eskuliburua gidatzat hartu du Nafarroak

Jaurlaritzaren adineko pertsonenganako tratu txarren aurkako eskuliburua gidatzat hartu du Nafarroak
Ocskay Mark

Lleidako Udalak ere Establezimendu Lagunkoien Euskal Eskuliburua erabiltzen du

EL DIARIO VASCO

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eginiko Adineko pertsonenganako tratu txar fisiko eta ekonomikoak prebenitu eta hautemateko eskuliburua erabiliko du Nafarroako Gobernuko Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak. Beharrezko egokitzapenak egin ostean, Zahartze Aktibo eta Osasungarriaren aldeko 2017-2022 Estrategiaren Ekintza-planean sartzea da bere xedea.

«Egia da aitzindari izaten ari garela zahartze aktiboaren arloan; baino asko dago egiteke oraindik alor horretan. Europako administrazio guztiek elkarrekin lan egin beharko genuke gai honi dagokionez. Ugariak dira Kanada, Austria, Erresuma Batua, Portugal edo beste estatu eta herrialdetako lehen mailako biltzarretan gure ekimenek izan dituzten aipamenak. Guk, gure aldetik, gertu jarraitzen ditugu ere beste toki batzuetan lorturiko aurrerapenak eta gauzaturiko proiektuak», adierazi du Beatriz Artolazabal sailburuak.

Osasunaren Mundu Erakundeak —OME— ere Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak 'Euskadi Lagunkoia' izeneko ekimenaren baitan gauzatu dituen jarduketak aitortu zituen iaz, Euskadiko adinekoen ezagutza eta eskarmentua transmititzea xede duen 'Ondarea' programa bereziki.

«Erakunde gisa, gure adinekoen ahalduntzea eta independentziarik handiena bermatzeko helburuarekin lan egin behar dugu. Halaber, adinekoek paira zitzaketen arreta faltako edo utzikeriako egoera guztiak saihesten saiatu beharko genuke, Hurkoak iragan otsailean Donostian egin zuen biltzarrean aipatu bezala. Giza Eskubideen Europako Oinarriaren beste alderdietako bat da eta liderrak gara horren inguruko politikei dagokienez.»

«Adinaren inguruko aurreiritzi eta estereotipotan oinarritutako 'Edadismo' edo adinekoen bazterkeriaren aurka lan egiten dugu Euskadin, bazterkeria mota horrek mundu osoko pertsonen egunerokotasunean eragiten baitu. OMEk Euskadi Lagunkoia ekimenaren barruko ONDAREA proiektua saritu zuen, edadismoaren aurka borrokatzea xede duten munduko 9 jardunbide egokienen artean dagoela aitortuz».