Irati Alcantarilla eta Naia Etxeberri Euskal Herriko finalean izango dira, Hazparnen sailkatu eta gero

Hazparneko Haritz Barne zinema aretoan egin dute Iparraldeko Xapelgoa/Bertsozale elkartea
Hazparneko Haritz Barne zinema aretoan egin dute Iparraldeko Xapelgoa / Bertsozale elkartea

Irati Alcantarilla Urdanpilleta eta Naia Etxeberri Larzabal, ekainaren 8ean Saran ospatuko den Euskal Herriko finalean izango dira

DVDonostia

Naia Etxeberri Larzabalek jantzi du txapela Iparraldeko eskolartekoan. Xiberoa, Lapurdi, eta Baxenabarreko Gazteen Xapelgoa pasa den larunbatean, maiatzaren 18an, egin dute Hazparneko Haritz Barne zinema aretoan. Irati Alcantarilla Urdanpilleta sailkatu da bigarren.

Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko 9 gaztek hartu dute parte gazteen mailako eskolarteko finalean: Asier Arbelaitz, Daia Harlouchet, Ekhi Perrier, Irati Alcantarilla, Josu Txoperena, Leire Casamajou, Mae Laskarai, Naia Etxeberri, eta Unai Harlouchet-ek, hain zuzen.

Gaiak, Xan Alkhatek eman ditu. Epaile lanetan jardun dute, bestalde, Joakin Arregi Goenaga, Lur Renteria eta Maindi Murua Berrak.

Baionako Naia Etxeberri Larzabalek jantzi du txapela, Maddalen Arzallus Antia bertsolariaren eskutik. Sariak ematen oholtza gainean izan dira Maddalen Arzallus bera eta Ainhoa Sarasua Laskarai. Horrela, Irati Alcantarilla Urdanpilleta eta Naia Etxeberri Larzabal, ekainaren 8ean Saran ospatuko den Euskal Herriko finalean izango dira.

Sarako Trinketean jokatuko da aurten finala. Goizean izango da saioa, baina festak egun osoan zehar jarraituko du. Finalean herrialde bakoitzetik bi bertsolari ariko dira kantuan, aurretik jokatuko diren herrialdeetako finaletatik sailkatuko direnak.

Temas

Euskera