Iparraldeko euskararen aholku-emaile ofizial izendatu dute Euskaltzaindia

Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidentea eta Andres Urrutia euskaltzainburua/
Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidentea eta Andres Urrutia euskaltzainburua

Euskaltzaindia da Euskal Herri osoko aitortza instituzionala lortu duen erakunde bakarra

Euskaltzaindiak eta Euskal Hirigune Elkargoak hitzarmen «garrantzitsua» izenpetu dute gaur, Baionan. Euskararen Akademiak jakinarazi duenez, Euskaltzaindiaren egitasmoek interes publiko «nabarmena» dutela aitortu du Euskal Hirigune Elkargoak, eta, euskarari dagokionez, aholku-emaile ofizial izendatu du Akademia.

Elkargoa konpromiso zabaletara engaiatu da: besteak beste, Euskaltzaindiak emaniko arauak, gomendioak eta irizpenak jarraitzera, hizkuntzaren kalitatean sortzen diren hutsuneak Euskaltzaindiari jakinaraztera eta elkar-aditze egitura baten sortzera.

«Euskararen sustapenerako, garapenerako eta zabalkunderako proposatzen diren egitasmoen inguruan» gauzatuko da bi erakundeen arteko elkarlana, bereziki, Akademia Ipar Euskal Herrian ezagutarazteko xedez eta mendeurrenaren karietara antolatuko diren ekimenetan.

Era berean, onomastika alorrean dauden zalantzak argitzera eta horren gaineko datu-base bat sortzera konprometitu dira. Ekintza horiek burutzeko 20.000 euroko diru-laguntza jasoko du Euskaltzaindiak. Akordio honek 2019ko abendura arte iraungo du.

Honela, Euskal Herri osoko aitortza instituzionala duen erakunde bakarra da Euskaltzaindia, hiru administrazioetan lortutako hitzarmenei esker (hain zuzen, EAEn, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian). Euskal Hirigune Elkargoarekin lortu berri duenaz gainera, erakunde aholku-emaile ofiziala da, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, baita Nafarroako Foru Komunitatean ere, eta bere finantzaketa bi autonomia erkidegoetako nahiz Espainiako Estatuko funts publikoetatik eskuratzen du.

Euskal Hirigune Elkargoa Ipar Euskal Herri osoa hartzen duen hirigune elkargoa da, egituraketa administratibo bateratua lortzeko eratutako erakundea.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos