Intergune+ 2019: maiatzaren 6 eta 7an BECen

Iazko bilkuraren argazkia. /Irekia
Iazko bilkuraren argazkia. / Irekia

Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren apustua enpresariei beren negozio-proiektuak atzerrira ateratzen laguntzeko

EL DIARIO VASCO

Aurtengo edizioa ere topagune bat izango da Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Sarearekin —16 bulego eta aholkulari—, aholkularitza pertsonalizatua emateko Kanpo Sareak barne hartzen dituen 80tik gora herrialderi buruz. Era berean, ezagutzera emango dira nazioartekotzearen arloko zerbitzu berriak, finantzaketa eta laguntzak.

Atzerriko merkatuak lideratzea eta dibertsifikatzea; urruneko merkatuetan eta merkatu arriskutsuetan sartzea; nazioartekotze-eredu bat aukeratzea; enpresen tamaina, lehiakortasuneko aldagai garrantzitsu bezala; eta nazioarteko espezializazio handiko profesionalak integratzea dira, besteak beste, enpresen nazioartekotzak aurkezten dituen erronkak.

Berritasun garrantzitsu bat dakar aurten, atal berri bat: hitzaldien egitarauarekin paraleloki garatuko dena, zeinaren helburua baita areago indartzea nazioartekotze arloko profesional berrien gaitasun eta trebetasunak, enpresen aldetik gero eta gehiago eskatzen direnak.

Bost dira bertan emango diren hitzaldi eta mahai-inguru guztien helburu nagusiak:

1- Adituek beren ikuspegia azaltzea munduko egoera geopolitikoari buruz eta, zehazkiago, populismoek nazioarteko politikan duten eraginaz,

2- Nazioartekotzea bultzatzeko tresnen bitartez nazioartekotze-prozesua ongien diseinatzen eta gauzatzen ari diren enpresen erakusleiho izatea,

3- Merkatu-nitxoetako liderren esperientzia ezagutzea,

4- Aukera-merkatu berrietarako plan estrategikoak prestatzen laguntzea, eta

5- sektore estrategikoetara bideratutako tailerrak egitea: Energia berriztagarriak, Osasuna-biozientziak eta Manufaktura aurreratua, beste sektore garrantzitsu batzuekin batera: Automozioa, M-E, Aeronautika eta IKTak.