Borrar
Sari emate ekitaldiko irudia EHU
Inoizko hautagai gehien izan da Euskarazko Tesien VII. Koldo Mitxelena sarietan

Inoizko hautagai gehien izan da Euskarazko Tesien VII. Koldo Mitxelena sarietan

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Euskaltzaindiak egin diete aitortza Iraultza Unzuetari, Itziar Otaegiri, Lide Totorikaguenari, Miren Artetxeri eta Eneko Zuloagari

DV

Donostia

Miércoles, 13 de enero 2021, 13:41

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hiru emakume eta bi gizon aitortu dituzte Euskarazko Tesien VII. Koldo Mitxelena sarietan. Guztira, 74 tesi egile aurkeztu dira, inoizko kopururik handiena. Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Euskaltzaindiak egin diete aitortza asteazken honetan Zientzien arloan, Iraultza Unzuetari; Ingeniaritza eta Arkitekturaren arloan, Itziar Otaegiri; Osasun Zientzien arloan, Lide Totorikaguenari; Gizarte eta Lege Zientzien arloan, Miren Artetxeri; eta Artea eta Giza Zientzien arloan, Eneko Zuloagari.

Aurtengo edizioan, 2018ko irailaren 1etik 2020ko abuztuaren 31ra arteko aldian EHUn euskaraz idatzi eta defendaturiko doktorego tesiak aurkeztu ahal izan dira. Sari emate ekitaldian izan dira Nekane Balluerka EHUko errektorea eta Andres Urrutia euskaltzainburua. Saridunek diploma bana eta 2.000na euro gordin jasoko dituzte.

Euskarazko Tesien Mitxelena sariek duela 14 urte hasi zuten bidea euskarazko doktorego tesiak sustatzeko asmoz. Euskarazko zientzia bultzatzeaz gain, sariek ikertzaile gazteen lana aitortzen eta euskara prestigiatzen dute, maila goreneko aitortza eginez.

Epaimahaikideek adierazi dutenez, sarien zazpigarren aldira aurkeztu diren tesien hizkuntza maila «bikaina» izan da. Epaimahaikideen arabera, «tesi egile saridunek euskara zuzena eta egokia erabili dute, eta horrekin batera, erabilitako terminologian eta esapideetan berebiziko ekarpena egin diote beren jakintza arloko euskarari».

EHUn euskaraz eginiko doktorego tesien kopurua gaur egun «zinez esanguratsua» da. Horrela, 2019-2020ko ikasturtean 62 izan ziren euskaraz egindako doktorego tesiak, duela bost ikasturte baino 25 gehiago. Balluerkaren agintaldian, euskarazko doktorego tesien ehunekoa %6 igo da, eta ia %16ra iritsi da.

Erreferente ikerketan

Nekane Balluerkak ekitaldian esan duenez, «Koldo Mitxelena sariak dagoeneko erreferente garrantzitsu bihurtu dira euskaraz egiten den ikerketan, beren lana euskaraz egitea erabaki duten ikertzaileen ahalegina aitortzen dutelako».

Ildo horretan, nabarmendu du EHUtik sortzen diren ikertzaile belaunaldi berriek jarraipena ematen diotela bide horri eta haiei esker esan daitekela «euskarazko ikerketa osasuntsu dagoela Euskal Herriko Unibertsitatean». «Beraz, zorionak eman nahi dizkiet edizio honetako saridun guztiei», gaineratu du.

Andres Urrutiak ere irabazleak zoriondu ditu, eta euskarari egiten dioten ekarpena «oso garrantzitsua» dela gaineratu du. Orobat, gogoratu du Euskaltzaindiaren «izaera eta jardunarekin bat» egiten dutela sariek, «profil akademiko-zientifikoa berezkoa baitu erakundeak sortu zen une beretik».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios