Borrar
Irina Bokova eta Iñigo Urkullo, 2016ko bileran. IREKIA
Indartu egingo da Jaurlaritzaren eta Unescoren arteko lankidetza

Indartu egingo da Jaurlaritzaren eta Unescoren arteko lankidetza

Jueves, 19 de julio 2018, 09:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak aste honetako bileran erabaki du Unescorekin sinatua duen Elkar Ulertze Memoranduma luzatzea. Akordioa 2016ko uztailean izenpetu zuten Parisen Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Irina Bokova Unescoko zuzendari nagusiak.

Memorandumaren helburua da Eusko Jaurlaritzaren eta Unescoren artean 1997tik indarrean dagoen elkarlanerako markoa indartzea. Hain zuzen ere, urte horretan sinatu zen bien arteko lehendabiziko memoranduma, Federico Mayor Zaragoza Unescoko zuzendari nagusi zela.

Elkarlan horri esker, gaur egun asko dira Unesco sareko parte diren euskal gizarteko erakundeak, besteak beste, Unesco Etxea zentroa, Urdaibaiko Biosferaren Erreserba, bost katedra eta horiekin lotutako hainbat eskola eta liburutegi, Euskal Kostaldeko Geoparkea eta gizateriaren ondare izendatutako hainbat leku (Altxerri, Ekain eta Santimamiñeko kobak, Bizkaiko Zubia eta Kostaldeko Done Jakue bidea).

Jaurlaritzako arduradunek azaldu dutenez, bi erakundeek lehentasunezkotzat jotzen dituzten elkarlanerako bi arlo zehazten ditu testuak: demokrazia, gobernua eta gobernantza ona, alde batetik, eta giza eskubideak eta bakearen kultura, bestetik.

Lehenari dagokionez, sinatzaileek interesa dute demokraziaren eraikuntzan herritarren partaidetza bultzatuko duten gobernantza eredu berriak, gardentasuna, gobernantza ona eta kontuak ematea indartzeko, eta giza eskubide eta bakearen kulturari dagokionez, giza eskubideetan oinarritutako ikuspegia bultzatuko da hezkuntzan, politika eta praktika hezigarrietan giza eskubideen ikuspuntu transbertsala ezarriz.

Gainera, lehentasunezko bi arlo horiek zehazteaz gain, memorandumak egun dagoeneko indarrean diren beste hainbat arlotan elkarlanean jarraitzeko konpromisoa ere jasotzen du, besteak beste, hezkuntza, kultura, gizarte eta giza zientziak, natur zientziak eta komunikazioa.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios