Borrar
Aurtengo bigarren eklipsea izango da AFP
Ilargi eklipsea eta Apollo XI misioaren urteurrena, egun berean

Ilargi eklipsea eta Apollo XI misioaren urteurrena, egun berean

Hasteko, 19:00etan, hitzaldia egingo dute urteurrenaren inguruan. Gero, gauean izango den ilargi-eklipsearekin bat eginez, teleskopioak jarriko dituzte Aranzadiko astronomoek bertan

DV

Donostia

Martes, 16 de julio 2019, 13:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Goizeko 10:30ean hasi zuten bidaia. 1969ko uztailaren 16an, AEBk espaziora bidali zuen 'Apollo 11' misioa osatzen zuen hirukoa. Ilargiaren azala ukitu zuten, lehenengoz, Neil Armstrong, Michael Collins eta Buzz Aldrinek. 50 urte igaro dira geroztik, eta horren harira, pare bat jarduera antolatu dituzte gau aldean Donostiako Be! Club-en, astearte honetako, uztailak 16, ilargi eklipsearekin bat eginez.

Hasteko, 19:00etan, hitzaldia egingo dute urteurrenaren inguruan. Gero, gauean izango den ilargi-eklipsearekin bat eginez, teleskopioak jarriko dituzte Aranzadiko astronomoek bertan, fenomeno hori ikusi ahal izateko.

Aurreikusi dutenez, gaueko 21:32an izango da eklipsea. Aurtengo bigarrena da, baina besteekiko berezitasunik ere badu. Aurten, zenbaitilargi-eklipse gertatuko dira. Hau izango da eklipse partzial bakarra. 20:00ak eta 23:00ak artean, Ilargiaren geruzaren %65 estaliko du Lurrak: Hego-mendebaldera begira ikusi ahalko da.

Uztailaren 21etik 24ra

Apollo 11 misioaren tripulazioa Neil Armstrongek, ilargiratze-moduluaren pilotu Edwin E. Aldrin Jr., 'Buzz' ezizenez ezagunak eta aginte-moduluaren pilotuak, Michael Collinsek osatu zuten.

1969ko uztailaren 21ean, 2:56ak zirela, zapaldu zuen Neil Armstrong komandanteak lehenengo urratsak eman zituen Ilargi gainean. Apollo programak 24.000 milioi dolarreko inbertsioa izan zuen eta 400.000 langile baino gehiagok jardun zuten bere garapenean lanean.

Lorpen historiko honen irudiak planeta osora igorri ziren Parkes Behalekuko (Australia) instalazioetatik. Uztailaren 24an itzuli ziren Lurrera, Ozeano Pazifikoan lehorreratuta.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios