Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Orain arte, Ekuadorrek, Nikaraguak, Argentinak eta Peruk hartu dituzte ikasle gehien programen urteroko edizioetan EHU
Ikasketak lankidetza proiektuekin bukatutakoen %80a emakumeak dira

Ikasketak lankidetza proiektuekin bukatutakoen %80a emakumeak dira

15 urtean EHUko 1.056 ikasle aritu dira elkarlanean Latinoamerikako eta Afrikako 24 herrialdetan, praktika, karrera amaierako proiektuak eta gradu amaierako lanak egiten

dv

Domingo, 27 de mayo 2018, 17:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal Herriko Unibertsitateko mila ikaslek baino gehiagok lankidetza egiten bukatzen dituzte ikasketak. 15 urtean 1.056 ikasle aritu dira elkarlanean Latinoamerikako eta Afrikako 24 herrialdetan, praktika, karrera amaierako proiektuak eta gradu amaierako lanak egiten.

Orain dela hamabost urte, 2003an, jarri zen abian karrera amaierako proiektuak (KAP) eta gradu amaierako lanak (GRAL) garapenerako lankidetzaren arloan egiteko laguntzen programa. Garapen bidean dauden Afrika eta Latinoamerikako herrialdeetara joandakoen ikasleen gehiengoa emakumezkoak izan dira, 849 guztira, gizonezko 207 ikaslek parte hartu duten bitartean.

Orain arte, Ekuadorrek, Nikaraguak, Argentinak eta Peruk hartu dituzte ikasle gehien programen urteroko edizioetan, baina Etiopiak eta Saharak ere, esaterako, hartu dituzte UPV/EHUko ikasleak. Bestalde, garapenerako lankidetzaren alde egiten duten ikasle gehienek Gizarte eta Zuzenbide Zientziekin eta Osasun Zientziekin lotutako titulazioak ikasten dituzte.

Garapen bidean dauden herrialdeetan egiteko laguntza hauen datorren ikasturterako deialdia maiatzaren 23an ireki da eta ekainaren 18an amaituko da. Ikasleek unibertsitatean landutako teoria eta praktika integratzea eta gizarteko errealitatea ebaluatzeko eta gizarte eraldaketarako estrategiak planifikatzeko duten gaitasuna indartzea da helburua. Horrela, Garapenerako Lankidetzako Unibertsitate Praktiken modalitatean parte hartzen dutenek, unibertsitatean jasotako prestakuntzaren bidez, gizarteko arazoak prebenitzen, murrizten edo konpontzen ikasiko dutela espero dute. Gradu amaierako lanak egiteko programa espezifikoan, berriz, ikasleek graduan ikasitakoa aplikatuko dute GGKEek eta lankidetzako erakundeek planteaturiko arazo teknikoak konpontzeko asmoz.

UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Ekintzaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzako Iraunkortasun zuzendari Estíbaliz Saez de Cámara Oleagak azpimarratu duenez, programa honek emaitza «bikainak» izaten ditu, «programan parte hartzen duten ikasleen artean hainbat balio sustatzen dituelako (lankidetza, berdintasuna, sormena eta gizarte erantzukizuna, besteak beste). Horrez gain, gero eta sarriago eskatzen dituzte horrelako praktika eta lanak».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios