Igandetik apirilaren 21era egingo dituzte Zuberoako maskaradak

Zuberoako maskaradak Larraulen, artxiboko irudian/Nuñez
Zuberoako maskaradak Larraulen, artxiboko irudian / Nuñez

Aurtengo maskaradak Urdiñarbeko 50 gazte inguruk egingo dituzte. Muskildiko gazteek egin zituzten 2018an

Muskildiko gazteek eman zituzten maskaradak 2018an. Aurten Urdiñarben egingo dituzte, igande honetan hasi, hilak 6, eta apirilaren 21a bitarte. Asteburuero, herriz herri ibiliko dira antzezlana taularatzen. Azken emanaldia Urdiñarben bertan egingo dute.

Urtero, udalerri bateko gazteek dute maskaradak antolatzeko ardura. Bi taldetan banatzen dira maskaradetako dantzariak: gorriak eta beltzak. Halaber, gutxi goroabehera, ofizioak gorpuzten dituzten pertsonaia berdinek osatzen dituzte maskaradetako istorioak urtero. Marexalak, Khestuak, Xorrotxak, Buhameak eta Kauterrak, ofizio bakoitzak bere antzerki-dantza saioa egiten du. Txorrotxek dute ofizio bakoitza kantuz aurkezteko ardura. Hain zuzen, Ofizioak deitzen zaio osatzen duten arratsaldeko saioari. Goizean zehar, dantzariek 'barrikada' deitutakoak egiten dituzte, eta arratsaldez, Ofizioez gain, Bralea izeneko soka-dantza dantzatzen dute, besteak beste.

Lau hilabetean Zuberoako 15 herritan arituko dira maskaradak eskaintzen, eta guztira 16 saio egingo dituzte. Apirilera bitarteko saio gehienak igandetan egingo dituzte.

Urtarrilak 6, igandea: Urdiñarbe

Urtarrilak 13, igandea: Petarra

Urtarrilak 20, igandea: Altzürükü

Urtarrilak 27, igandea: Lexantzü

Otsailak 3, igandea: Mendikota

Otsailak 10, igandea: Eskiula

Otsailak 17, igandea: Pagola

Otsailak 23, larunbata: Maule

Martxoak 3, igandea: Barkoxe

Martxoak 10, igandea: Idauze-Mendi

Martxoak 17, igandea: Garindaine

Martxoak 24, igandea: Larraine

Martxoak 30, larunbata: Aloze

Apirilak 7, igandea: Hoki

Apirilak 14, igandea: Muskildi

Apirilak 21, igandea: Urdiñarbe

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos