Iazkoaren arrakasta ikusita, ekin diote aurtengo Diasporaren Eguna antolatzeari

Iazkoaren arrakasta ikusita, ekin diote aurtengo Diasporaren Eguna antolatzeari
Irekia

Irailaren 8rako ekitaldia antolatzen ari dira. «Omenaldi egiteaz gain, didaktikoa ere» izango den ekitaldia izango da, euskal migrazioaren bilakaera nolakoa izan den ikusarazteko

DVDonostia

Estreineko aldiz ospatu zen Euskal Diasporaren Eguna iaz, irailaren 8an, larunbatez. Lehenengo edizioak izan zuen arrakasta ikusita, kanpoan den Euskal Komunitatea prestatzen ari da aurtengo irailaren 8ko igandekoa, munduan zehar zabaldurik dagoen euskal familia handia «ostera ere ikusgai jartzeko nazioarteko mailan», euskal etxe bakoitzak antolatuko duen ekitaldi baten bitartez. Izan ere, ospakizun bateratua izan zen, Euskadin eta nazioartean egindakoa. Parte hartze handia izan zen euskal etxeetan, egun horretarako prestatutako munduko agenda ekitaldietan.

Euskadin, Gorka Álvarez Aranburu da Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako ekitaldi horiek antolatzeko Eusko Jaurlaritzako arduraduna. Aurtengo Euskal Diasporaren Egunean Euskadin egingo den ekitaldia antolatzen ari dira, publiko orokorrari irekia izango dena. Aurreratu dutenez, euskal migraziorako eredugarria izan den Euskadiko eskualde batean egingo da, baina datozen asteotan jakinaraziko dute inguru sinboliko hori zein den zehazki.

Zentzu horretan, Álvarez Aranburuk aurreratu du «leku eredugarri bat hartu behar dela abiapuntua, euskal emigrazioaren aztarnak bilatu eta irudikatzeko», adierazi du.

Álvarez Aranburuk zehaztu du ekitaldiak «omenaldi egin behar diola mundu osoan zabaldurik dagoen Euskal Diasporari, baina horrez gain didaktikoa ere izan behar dela eta erakutsi hala euskal gizarteari nola kanpoan den Euskal Komunitateari iraganeko (XIX. mendekoa) eta egungo (XXI. mendekoa) euskal emigrazioaren bilakaera nolakoa izan den«. Hau da, »artzainen, neskameen eta misiolarien garaitik Erasmus-eko ikasleen, nazioarteko gune-teknologikoen ikertzaileen eta mundu mailan mugitzen diren euskal enpresen jendearen gaur egungo denboretara« euskal gizarteak izan duen bilakaera erakutsiko du.

Temas

Euskera