'Horizonte 2019', hautesleen ideiak alderdien proposamenekin alderatzen dituen aplikazioa

Irabazi-asmorik gabeko ekimena da eta maila akademikoaren barruan garatu da/EHU
Irabazi-asmorik gabeko ekimena da eta maila akademikoaren barruan garatu da / EHU

Ideia politikoetara gehien egokitzen den alderdia zein den argitzen laguntzea helburu, inolako alderdi edota mugimenduri atxikitzen ez diren nazioarteko unibertsitate ezberdinetako ikerlariek garatu dute software-a

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Inolako alderdi edota mugimenduri atxikitzen ez diren nazioarteko unibertsitate ezberdinetako ikertzaileek (EHUko hainbat barne) 'Horizonte 2019' aplikazioa garatu dute. Boz-emaileen ideia politikoetara gehien egokitzen den alderdia zein den argitzen laguntzea du helburu.

Hilak 28 ospatuko diren hauteskunde orokorren atarian aurkeztu dute aplikazioa, gaurkotasuneko zenbait gaien inguruan galdegiten duena; aspektu oso zehatzen inguruko galdeketa da, besteak beste, erregai fosilen zergak, abortua, Erorien Haraneko hobien kudeaketa, erlijio ikasgaia hezkuntzan edota kannabisaren legalizazioa jorratzen dituenak.

Prozedura erraza da: ikerketa talde honek programa bat egin du alderdi politiko bakoitzaren jarrera ideologikoa aztertu ondoren eta, gaurkotasuneko parametro batzuk kontuan hartuz, kodifikazioa egin du: ekonomia, berdintasuna, migrazioa, erlijioa…

Gero, erabiltzaileek euren haiekiko zaletasuna adierazten dute galderen erantzunen arabera. Sistemak binatzen ditu partaideen erantzunak alderdi politikoen kodifikatutako proposamenekin. Azkenean, programak emaitzak ematen ditu grafikoen bitartez partaide bakoitzaren alderdi politikoekiko hurbiltasun ideologikoa azalduz.

Irabazi-asmorik gabeko ekimena da eta maila akademikoaren barruan garatu da. Ikertzaile hauek esperientzia akademiko zabala dute eta ez daude ez mugimendu politiko, ez alderdi politiko batean afiliaturik.

Lan honetan parte hartu dute, besteak beste, UPV/EHUko eta Euskobarometroko Jonatan García, Rafael Leonisio ikertzaileek eta Ion Baratas ikasleak.

Temas

Euskera