UPV/EHUko ikerketa batek hitzik gabeko autista helduen ulermen-maila argitu du
Piktogramen erabilerak kontzeptuen batuketaren komunikazioa errazten du hitzik gabeko pertsona autista helduekin
DV
Lunes, 1 de mayo 2023, 13:15
Hizkuntza-komunikaziorik gabeko autista helduen kolektiboari buruzko ia lehen ikerketa gauzatu dute. Ikerketak parte-hartzaileen kopuru murritza izan du, zortzi hain zuzen ere, eta sei hilabete iraun du. Besteak beste sinbolo ez-linguistikoen inguruko gaitasun linguistikoak, kontzeptualak zein ulermen arlokoak aztertu ditu gutxieneko hiztegia (2 urte eta erdiko ume tipiko batenaren antzekoa) duten heldu autistengan.
Publicidad
Agustín Vicente Ikerbasqueko irakaslea eta UPV/EHUko Natàlia Barbarroja eta Elena Castroviejo ikertzaileek burutu dute. Lehen pausua parte-hartzaile bakoitzak ulertzen zituen hitzen analisia egitea izan zen eta ondoren, hitz horien konposatuak ulertzen ote zituzten egiaztatzea. Hau da, «autoa» hitza eta «gorria» hitza ulertzen baldin badituzte, «auto gorria» ere ulertuko al dute? Parte-hartzaileetako bat baino ez zen gai izan izena eta izenondoa dituzten konbinazio horiek ulertzeko, nahiz eta aurretik egindako hiztegi-test batean lortutako puntuazioaren arabera, gutxienez urtebete eta bi hilabeteko haur baten pareko hiztegia eta gehienez 3 urte eta 10 hilabeteko haur batena zutela frogatu zuten. 3 urte eta 10 hilabeteko haur batek adina hitz ezagutzen zituen pertsonak ez zuen «auto gorria» ulertzen, honelako gauzek 18 hilabete edo gutxiago dituzten haur tipikoek ulertu arren.
Jarraian, hizkuntzaren arloko zailtasun hori berez linguistikoa ote zen edo kontzeptuak (adibidez, autoaren kontzeptua eta gorriaren kontzeptua) konbinatzeko ezintasunaren ondorio izan zitekeen ikertzeari ekin zioten. Horretarako, beste bi proba egin zituzten: kontzeptuak osatzeko proba bat, hizkuntza-konposizioari buruzkoa baino emaitza hobeak izan zituena, baita emaitzarik onenak lortu zituen proba ere: tablet batean irudikatutako piktogramen arteko konposaketa komunikazio-sistema alternatibo eta handigarri (KSAH) baten bitartez.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión