Korrika hiru bider sartuko da Gipuzkoan

Korrika hiru bider sartuko da Gipuzkoan

Apirilaren 4an Garesen abiatu eta 14an Gasteizen amaituko den herri-lasterketaren ibilbidea ezagutarazi du AEK-k

M. IMAZ

21. Korrikaren ibilbidea ezagutarazi du asteazken honetan AEK-k. Jakina denez, euskararen aldeko herri-lasterketa erraldoia apirilaren 4an irtengo da Garestik eta, hamar egunez Euskal Herri osotik igaro ostean, Gasteizen amaituko da, hilaren 14an.

Gipuzkoari dagokionez, hiru bisita egingo dizkio lurraldeari 21. Korrikak, baina horietako bi sartu-irten laburrak izango dira. Hala, apirilaren 4an, ostegunarekin, gauerdia pasa berritan egingo du Hendaiatik Irunerako urratsa. Hondarribiara ere iritsiko da, pare bat orduren buruan Nafarroara itzultzeko, Beran barrena.

'Klika' lelopean egingo den laterketak egonaldi luzeena apirilaren 12tik 13ra egingo du, ostiral-larunbatean alegia. Apirilaren 12ko goizaldeko 06:00etan sartuko da , eta kostaldean ibili ondoren arratsaldeko aldera helduko da . Apirilaren 13ko 15:00ak arte ibiliko da Gipuzkoan, Bizkaia aldera irten arte.

Azkeneko bisita amaierarako bidean dela egingo du Korrikak, bertan. Goizealdeko aldera, hain zuzen, helduko da, eta Debagoienetik ekindo die Gasteizerako azken kilometroei. Aurreikuspenen arabera, lekukoa 08:23etan helduko da Arabako hiriburura, eta 12:30ean egingo da amaiera ekitaldia.

Nire herrian noiz?

Ohikoa denez, aurreko Korrika amaitu zen herrialde berean hasiko da aurtengoa: Nafarroan, hain zuzen. Gares izan da lasterketari irteera emateko AEK-k aukeratutako herria. Bertatik abiatuko da mezu sekretua daraman lekukoa apirilaren 4an, arratsaldeko 17:00etan. Hurrengo hiru egunetan, Nafarroako hegoaldean ibiliko da lasterketa, eta apirilaren 6ko iluntzean (larunbata) ibilbidearen lehen hiriburura ailegatuko da: Iruñea.

Apirilaren 7an beste hiru hiriburutatik pasako da Korrika (Donibane-Garazi, Maule eta Baionatik, hurrenkera horretan) eta 8an, goizeko ordu txikietan, Gipuzkoan sartu-irtena egin ondoren, Lapurdi eta Nafarroara sartuko da berriro.

Apirilaren 9an, asteartea, Nafarroa eta Araba artean sigi-saga ibili ondoren, lasterketa iparralderantz abiatuko da, Bizkaian sartu eta Ibaizabal zeharkatzen harrapatuko du hilaren 10eko gauerdiak. Ostegunean, hilaren 11n, 12:00ak aldera iritsiko da Bilbora eta, Bizkaian barna bide apur bat egin ostean, kostaldetik jarraituko du bidea.

Esan bezala, hilaren 12 eta 13an, nagusiki Gipuzkoan izango da lasterketa; eta hegoaldetik sartuko da Bizkaian berriro, bederatzigarren eguna Otxandion amaitzeko.

Euskal Herriko herrialde guztiak ukituak izango ditu Korrikak ordurako, baina azken eguneko txanpa faltako zaio oraindik: ekialdera joko du lehenik, Arrasatetik Gipuzkoan berriro sartu eta hortik hegoaldera egingo du, lekukoa eskuz esku pasatuz apirilaren 14ko eguerdian helmugara ailegatu arte: Gasteiz. Mezuaren irakurketa eta amaierako jai handiaren hasiera eguerdiko 12:30erako aurreikusita dago Andre Maria Zuriaren plazan.

Aurkezpen orokorra egiteaz gain, AEK eta Korrikaren arduradunek gogoratu dute edonork ikus dezakeela lasterketa beraien herritik noiz igaroko den. Hemen egin daiteke kontsulta.

AEKtik jakinarazi dutenez, kilometroak erreserbatzeko aukera datorren urtarrilaren 14an zabalduko da. Interesdunek Korrika bulegoekin harremanetan jartzea besterik ez dute, kilometro zehatza gorde eta AEKren euskaltegien aldeko diru-ekarpena egiteko.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos