Hezur muinaren 15.459 emaile daude erregistratuta Euskadin

Munduko edozein lekutan transplantea behar duten pazienteentzat erabiltzen dira emateak/Arizmendi
Munduko edozein lekutan transplantea behar duten pazienteentzat erabiltzen dira emateak / Arizmendi

Azken zortzi urteetan 372 transplante alogeniko egin dira, 163 ahaidetuen artean eta 209 ez ahaidetuen artean, Europako inguruko herrialdeen antzeko tasa

DVDonostia

Hezur Muinaren eta Zilbor Hesteko Odolaren Emailearen Nazioarteko Eguna izan da larunbat honetan, irailaren 21ean, emate hori eskertzeko eta sustatzeko eta emateaz kontzientziatzeko, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi du Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 15.459 emaile daudela erregistratuta Jose Carreras Nazioarteko Fundazioaren Hezur Muinaren Emaileen Erregistroan. Gainera, urtetik urtera balizko emaileen kopuruak gora egiten duela nabarmendu du.

Zehazki, 2018ko urtarriletik, EAEk 1.932 balizko emaile gehiago erregistratu ditu Hezur Muinaren Emaileen Erregistroan, munduko edozein lekutan transplantea behar duten pazienteentzat. 100.000 biztanleko 719 emaileko tasarekin, EAE Estatuko batez bestekoan dago, baina eraginkortasun tasa handienetakoa du: erregistratuta dauden 1.000 emaileko 3,76 emaile eraginkor. Horretan eragin handia du eskaintzen den informazio egokiak zein balizko euskal emaileen konpromisoak.

Hartara, Osasun Sailak nabarmendu du 56 emate erreal egin ahal izan direla programaren hasieratik. Emate horien hartzaileei honako herrialde hauetan egin diete transplantea: Turkian, Irlandan eta Australian bina, Frantzian eta Holandan launa, Argentinan hiru, Alemanian sei, AEBetan bost, Suitzan, Txekian, Errumanian eta Eskozian bana eta Espainian 24.

Zilbor hesteko odola

Aitzindari hematopoietikoen beste iturria den zilbor hesteko odolari dagokionez, Euskadin 7.036 zilbor heste bildu dira, premia duen munduko edozein pazienterentzat. Zilbor heste horiek Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroaren zilbor hesteen bankuan biltegiratu daude, eta Hezur Muinaren Emaileen Erregistroan eskuragarri daude edozein transplante egiteko. Horietako 42 unitate erabili dira hamar herrialdetako pazienteei transplantea egiteko: Frantzian sei, Norvegian bi, Italian lau, Belgikan, Uruguain, Singapurren eta Finlandian bana, AEBetan 18 eta Holandan eta Espainian launa.

Emaileen bilaketari dagokionez, euskal pazienteentzat urtero batez beste 50-60 emaile bilatzea eskatzen zaio Hezur Muinaren Emaileen Erregistroari, eta emaile bateragarri bat aurkitzeko itxaronaldia 30-40 egunekoa da gaur egun, gutxi gorabehera.

Azken zortzi urteetan 372 transplante alogeniko egin dira, 163 ahaidetuen artean eta 209 ez ahaidetuen artean, eta datu horrek Europako inguruko herrialdeen antzeko tasetan kokatzen du Euskadi. Joan den urtean, esate baterako, Euskadiko erreferentziako zentroa den Donostia Unibertsitate Ospitalean 68 transplante alogeniko egin ziren (24 ahaidetuen artean eta 44 ez ahaidetuen artean).

Datu horiek kontuan izanik, Nekane Murga Osasun sailburuak eskerrak eman dizkie euskal emaileei, egiten duten ekarpenagatik, eskuzabaltasunagatik eta bizirik irauteko transplantea behar duten pertsonekiko konpromisoagatik.

Osakidetzako profesionalei ere eskerrak eman dizkie, euren lanagatik eta arduragatik, bai eta pazienteen elkarteei ere, sentsibilizazioaren arloan egiten duten lanagatik. «Izatez, guztia funtsezkoa da Euskadiko elkartasun maila handi hori ulertzeko eta mantentzeko», ziurtatu du.

NOLA EGIN EMAILE

18 eta 40 urte arteko edozein pertsona osasuntsu izan daiteke emaile. Osakidetzak https://euskadi.medulaosea.org web orria gaitu du Hezur Muinaren Emaileen Euskadiko Erregistroan izena emateko. Web horretan ere eskuragarri dago herritarrek izena eman aurretik irakurri beharreko informazio guztia.

Erregistroa amaitzean, Transplanteen Koordinazioaren telefonoa eta Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroaren telefonoa ematen dira, osasunaren arloko langileekin elkarrizketa pertsonala eskatzeko.

PuntuEUS Fundazioko arduradunen arabera, «kode poesia programazio lengoaiak erabilita idazten den olerki mota bat da. Kode poesiaren helburu nagusia idatzitako kodearekin olerki bat osatzea da, aukeratutako programazio lengoaian».

«Programatzearen helburu nagusia funtzionatzen duen produktu bat garatzea izan arren, kode poesian horrek ez du horrenbesteko garrantzirik. Sortutako olerkia, olerkia izateaz gain, funtzionatzen duen programa bat izan daiteke, baina ez da beharrezkoa», adierazi dute.

Hori guztia aintzat hartuta, poemak sortzen dira, edozein gairen ingurukoak. Hizkuntzaren harira, programazioan ingelesezko hitz gakoak erabili ohi dira, baina euskaraz ere idatz daitezke. Eredu batzuk ere plazaratu ditu PuntuEUSek.

Hala, irailaren 28an, Donostiako Tabakaleran egingo da laborategia, 17:00etatik aurrera, Hirikilabs hiri laborategiarekin lankidetzan; urriaren 2an, Bilboko Euskararen Etxean izango da, 17:00etan, Azkue Fundazioarekin elkarlanean; eta urriaren 8an, Gasteizko Ohianeder Euskararen Etxean, 18:30ean. Izena emateko epea zabalik da.

Hiru laborategiak Bertol Arrieta Kortajarenak zuzenduko ditu. Informatikaria eta idazlea da, eta hizkuntzaren prozesamendu automatikoa xede duen EHUko IXA Taldean aritu da ikerkuntza lanetan hainbat urtetan. Bertsoak automatikoki aztertzea eta sortzea izan da bere azken eginahaletako bat.

Temas

Euskera