«Hezkuntza inklusiboa eta eskuragarria funtsezkoa da garapen iraunkorra lortzeko»

«Hezkuntza inklusiboa eta eskuragarria funtsezkoa da garapen iraunkorra lortzeko»
Irekia

Nazio Batuen Gazteriaren Nazioarteko Egunaren harira, erakundeak gogoratu du 6 eta 14 urte bitarteko haurren eta nerabeen erdiak baino gehiagok ez dakiela irakurtzen edo ez duela matematikari buruzko oinarrizko ezagutzarik nazioartean

DVDonostia

Asteon izan da Nazio Batuen Gazteriaren Nazioarteko Eguna, eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuorde Marcos Murok gogora ekarri nahi izan du «gero eta zorrotzagoak, aldakorragoak eta espezializatuagoak diren enpleguaren merkatuetan sartzeko formakuntzak». Nabarmendu nahi izan du, baita ere, «hezkuntzak duen garrantzia».

«Ikaskuntzaren arloko krisi global hori oztopo handia da Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko» gogoratu du Nazio Batuen Erakundeak. Erakundeak gogoratu du munduan 10 eta 24 urte bitarteko 1.800 milioi gazte daudela, baina 6 eta 14 urte bitarteko haurren eta nerabeen erdiak baino gehiagok ez dakiela irakurtzen edo ez duela matematikari buruzko oinarrizko ezagutzarik, horietako gehienak eskolara joaten diren arren.

1999an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak abuztuaren 12a Gazteriaren Nazioarteko Egun gisa finkatu zuen, aldaketa-prozesuetan funtsezko kide bezala gazteen papera sustatzeko eta hauek aurre egin behar dieten erronken eta arazoen gainean kontzientzia sortzeko espazio bat eratzeko.

«Enpresek eta hezkuntza-sistemek partekatutako kalitatezko prestakuntza espezializatu baten bidez, mundu osoko gazteek norberaren bokazioa eta balioa asebeteko duen enplegu bat eskuratzeko aukera handiagoa izango dute, beti ere iraunkortasuna eta ingurunea errespetatuz, Garapen Iraunkorreko Helburuek aurreikusten duten moduan», azpimarratu du Marcos Murok. Halaber adierazi du «arlo horretan Euskadik horretarako baliabide onak ematen dituela eta gure gazteek haiek aprobetxatzen jakin behar dutela».

Gizarte osoarentzako onuragarri

Aurtengo gaiak gazte guztientzako hezkuntza inklusiboagoa eta eskuragarriagoa lortzeko nazioartean egiten diren ahaleginak eta, bereziki, gazteen eginahala nabarmentzen ditu. Aurten, Gazteriaren Nazioarteko Egunak Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren 4. Helburua nabarmentzen du: «kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta bidezkoa bermatzea, eta guztientzako bizitza osoan zehar prestakuntza jasotzeko aukerak sustatzea».

Muroren ustez, «hezkuntza inklusiboa eta eskuragarria planeta osoan funtsezkoa da garapen iraunkorra lortzeko eta enplegu bat eskuratzeko. Gazteen garapenean kalitatezko hezkuntza jasotzeko beharra oso argia da, baita gazteek garapen integral bat edukitzea gizarte osoarentzako onuragarria dela ere. Euskadin hezkuntza-maila altu hori badugu eta, gainera, gure hezkuntza produkzio-modu berrien baldintzetara egokitzen ari da, aurrea hartuz eta kalitate-maila handia eskainiz».

Temas

Euskera