Herritarrak artatzeko Zuzenean zerbitzuak ia milioi erdi kontsultari eman die arreta urteko lehen sei hilabeteetan

Herritarrak artatzeko Zuzenean zerbitzuak ia milioi erdi kontsultari eman die arreta urteko lehen sei hilabeteetan
Irekia

Gehien kontsultatzen diren gaiak, berriz ere, etxebizitza, gizarte-gaiak eta hezkuntza dira

DVDonostia

Zuzenean Eusko Jaurlaritzaren Herritzarrentzako Arreta Zerbitzuak 488.692 kontsulta jaso ditu 2019ko lehen seihilekoan, urtarrilaren 1etik ekainaren 30era. Alegia, eguneko 3.969 batez beste, eta horietatik %55 aurrez aurreko arreta izan ziren, %42 telefono bidezko arretak 012 zenbakian, %3 interneteko postontziaren bidez, eta %0,39a, berriz, Telegrameko bat-bateko mezularitza baliatuz.

Guztizko kontsulta kopurua aurreko urteko epe berdinean baino handiagoa da: %2,87 hazi da. Bada, 2019ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era, Eusko Jaurlaritzak 13.618 kontsulta gehiago jaso ditu iaz baino. Bat-bateko mezularitza-zerbitzuen erabilera nabarmen hazi da.

Herritar gehienak informazio bila edo izapide bat egiteko joaten dira Zuzenean zerbitzura. Pertsona erabiltzaileek nahiago dute telefono-zerbitzua kontsultak egiteko; aldiz, nahiago dute aurrez aurrekoa administrazioko izapideak egiteko. Kontsultak edo izapideak egin izan diren 10 gai ohikoenen artean daude etxebizitza, gizarte-gaiak, hezkuntza, trafikoa, lana eta enplegua, administrazioa, euskara, ekonomia jarduerak, osasuna eta kultura.

Lurraldeka, zerbitzuko aurrez aurreko arreta kopuru handiena Bizkaian eman zen, Bilboko bulegoetan. Guztira, 137.438 kontsulta egin ziren, iazko lehen sei hilabeteetan baino 6.323 gutxiago.

Pertsona erabiltzaileen sexuari dagokionez, emakumeek gehiago erabili zuten zerbitzua gizonek baino. Guztira, 302.265 emakumek eta 167.203 gizonek. Alegia, pertsona erabiltzaileen %61a emakumea da, eta %34,21a.

Temas

Euskera