Borrar
2017an lankidetzan parte hartu zuten gazteen zerrenda
20 herrialde baino gehiagotan erabili ziren ekintza humanitarioko Euskadiko laguntzak

20 herrialde baino gehiagotan erabili ziren ekintza humanitarioko Euskadiko laguntzak

Eusko Jaurkaritzak 49 milioi euro bideratu zituen iaz lankidetza proiektuak, ekintza humanitarioko laguntzak, hitzarmenak eta bekak finantziatzera

dv

Miércoles, 3 de enero 2018

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Iazko urtearen balantzea egiteko garaia izan ohi denez urtarrila, Jaurlaritzari ere egokitu zaio 2017a zifretan laburtzea. 2017an Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak Hegoaldeko 20 herrialdetan baino gehiagotan "eskubideak lortzen eta hornitzen eta euskal gizartea giza garapen jasangarriaren, justiziaren eta elkartasunaren alde sentsibilizatzen lagundu du", Jaurlaritzak zabaldu dituen datuen arabera.

Euskadin bildutako dirua Palestinan, Saharan, Etiopian, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Afrika Erdiko Errepublikan, Sirian, Perun, Filipinetan eta Kolonbian krisi humanitarioek kaltetutako herritarrei laguntzeko erabili da, besteak beste.

Eusko Jaurlaritzak iaz 49 milioi euro bideratu zituen guztira garapenerako lankidetza-proiektuak, ekintza humanitarioa eta gizartea eraldatzeko hezkuntza-ekintzak finantzatzera, euskal gizartearen ohiko jarrera solidarioarekin jarraituz.

Elankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia arduratu zen laguntzak kudeatzeaz, jarduera-lerro ezberdinen bitartez: lankidetza-proiektuak, larrialdietarako laguntzak eta ekintza humanitarioak, hitzarmenak eta bekak.

Giza eskubideak, Afrika eta emakumeak

Guztira 17 diru-laguntza zuzen eman zaizkie, orotara 3.187.955 euro, nazioarteko erakundeei, Euskal Fondoari eta nazioarteko eta tokiko erakundeei. Ekimen horien bidez gainerako tresnen bitartez behar besteko erantzuna ematen ez zaien lehentasun estrategikoei erantzun nahi izaten zaie: giza eskubideen defentsa, Afrikaren aldeko apustua, emakumeen ahalduntzea, besteak beste; beste sail eta erakunde batzuekin ekintza bateratuak ere sustatzen dira. Hauek dira onartutako ekimenak: 16 beka eman dira eta borondatezko 13 lankideren egonaldia luzatu da, Nazio Batuen Sistemako nazioarteko erakundeek herrialde pobretuetan dituzten proiektuetan parte hartzeko. Guztira 540.000 euro inguru bideratu dira laguntza horietara, eta Euskadiko borondatezko langileak Nazio Batuek Latinoamerikako, Asiako eta Afrikako herrialdeetan dituzten bulegoetan sartzea sustatzeko dira.

Aurtengoa Gazteria Zuzendaritzarekin batera Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa finantzatu deneko 25. urtea izan da, eta horren bitartez, 99 gaztek boluntario gisa lan egin ahal izan dute Hegoaldeko herrialdeetan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios