Hemingway-ren ikuspegitik Euskadi ezagutarazteko ibilbide turistikoa sortu dute

Ernest Hemingway Bermeon izan zeneko irudia/
Ernest Hemingway Bermeon izan zeneko irudia

'The Hemingway Basque Route' izendatu du Eusko Jaurlaritzak sei etapako bidea. Donostian abiatzen da lehenengoa, eta Eibar, Bilbo eta Gasteiztik igarotzen da, besteak beste

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Euskadi ezagutarazteko Eusko Jaurlaritzak sortutako ekimenen artetik literarioena da 'The Hemingway Basque Route' izendatu dutena, bidaiariak Euskadi zeharkatu dezan idazle eta kazetariaren ikuspegitik. Proposamenak, guztira, sei etapa biltzen ditu, 2 ordu baino gutxiagokoa bakoitza. Euskadira hark egindako bidaiak birsortzen dituzte. Donostian abiatzen da lehenengo etapa.

Pausoz pauso, argazkien eta leku horiek sorrarazi zizkioten sentsazioen bitartez, Pulitzer sariduna eta Literaturako Nobel izandakoa ezagutzera eman nahi dute. 'Visit Euskadi' turismoko atariak, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak kudeatuak, sortu du proposamena.

Lehenengo etapa, 'The Sun Also Rises/Festa', Donostiatik Txingudira doa 35 km-ko bidean. Bigarrena, 'Handietako bat', 76 km-koa, Gipuzkoako hiriburutik Eibarrera doa. Armagintzako herritik abiatzen da hirugarren etapa, 'Euskaldunak oso jende ona dira' izenekoa, Bermeoraino doana.

'The Dangerous Summer / Uda arriskutsua' etapak, Bilborainoko 59 kilometroak egiten ditu. Bosgarren etapak, 'Munduko gauzarik zibilizatuena' izenekoak, bi hiriburu lotzen ditu: Bilbo eta Gasteiz.

Azkeneko etapak zirkulua borobiltzeko balio du, Gasteiztik Donostiara bueltatuz. N-1 zaharretik, idazle iparramerikarrak Bidasoa zeharkatu ondoren egin zituen bidaietan gehien erabilitako errepidetik, ardogintzaren lurretik sagardogintzakora doa bidea.

'The Basque Route' izan zen euskal lurraldea ezagutarazteko Jaurlaritzak sortutako lehen bidea, 8 etapakoa. Euskadiko bigarren ibilbide nagusia da hau, beraz, Jaurlaritzaren arabera.

Temas

Euskera