Hego Uribe eta Uribe-Butroe taldeek jokatuko dute lehen finalaurrekoa

Hurrengo sailkapen saioa martxoaren 20an egingo dute Enkarterri/Ezkerraldea eta Uribe Kostak, Zallan/BERTSOZALE ELKARTEA
Hurrengo sailkapen saioa martxoaren 20an egingo dute Enkarterri/Ezkerraldea eta Uribe Kostak, Zallan / BERTSOZALE ELKARTEA

Bertsolari Gazteen BBK lehiaketaren aurtengo edizioko bigarren saioa jokatu dute Igorreko (Bizkaia) Arratia BHI ikastetxean, bertako ikaslez betetako aretoan. Arratiari gailendu zaio irabazlea

DVDonostia

Bertsolari Gazteen BBK lehiaketaren aurtengo edizioko bigarren saioa jokatu da gaur Igorren (Bizkaia), Hego Uribe eta Arratia taldeen artean. Saioa Igorreko Arratia BHI ikastetxean izan da eta Igorreko institutuko ikaslez beteta egon da aretoa. Irabazlea Hego Uribe taldea izan da.

Lehenengo saioa Mungian jokatu zuten aste honetan, Uribe-Butroe eta Busturialdea taldeen artean. Lehenengoa gailendu zen eta, hortaz, Hego Uribe taldearen aurka ariko dira lehenengo finalaurrekoan, Deustun, hilaren 27an.

Sariketa honetan, saioak sailkapen-izaerakoak dira. Beraz, galtzailea kanporatuta geratzen den bitartean, irabazlea finalaurrekoetara pasatzen da.

Gaurko saioko aurkezlea Zihara Enbeita izan da eta epaimahaia Miriam Juaristi, Beñat Romero eta Juanjo Respaldizak osatu dute, idazkari lanetan Ione Narbaizak jardun du. Saioa giro ezin hobean garatu da.

Arratiako taldean kantatu duten bertsolari gazteak dira Unai Intxausti, Ekhi Burgoa, Izaro Mazo, Urko Iurrebaso, Oier Mendiolagoitia eta Amaiur Atxa. Hego Uribeko taldea osatzen dute, bestalde, Itxasne Rodriguez, Gerizeti Zubiaurre, Maider Altuna, Ander Anakabe, Mikel Aiartzaguena eta Peio Molinuevok. Lehenengoak 285,50 puntu eskuratu ditu, bigarrenak 374.

Hurrengo sailkapen saioa martxoaren 20an egingo dute Enkarterri/Ezkerraldea eta Uribe Kostak, Zallan. Gero, 21ean, Lea-Artibai eta Durangaldea Markina-Xemeinen; martxoaren 27an, lehenengo finalaurrekoa egingo dute Deustun, lehenengo bi talde sailkatuekin; martxoaren 28an, amaitzeko, bigarren finalaurrekoa jokatuko dute, beste bi sailkatuekin, Sopelan. Finala Bilboko BBK aretoan izango da, apirilaren 3an, 18:00etan.

Temas

Euskera