

Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Viernes, 17 de enero 2025, 12:27
Zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea helburu duen Emakumeak Zientzian proiektuarekin hogeita hamabost euskal erakundek egin dute bat. Jarduera-programa gaurtik aurrera egongo da eskuragarri www.emakumeakzientzian.eus webgunean, eta dagoeneko irekita dago ekintzetan izena emateko epea.
Bederatzigarren edizio honetan elkarlanean otsailaren 11ko eguna, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, ardatz izanda jarduera-programa berezia antolatu dute 'Hazia erein / Siembra la semilla' lelopean. «Ekintza txiki bakoitzak zientzian berdintasuna lortzeko bidean aldea markatu dezakeela nabarmendu eta azpimarrartu nahi dugu», azaldu dute antolatzaileek. «Irmoki uste dugu hitzaldi, tailer edo historia partekatu bakoitzak belaunaldi berriak inspiratzeko gaitasuna duela, eta urtean aste bakar batetik harago doan aldaketa ereiteko ahalmena duela», gehitu dute.
Batik bat otsailaren 7tik 14ra bitarteko astean egingo dira Emakumeak Zientzian 2025 ekimeneko jarduerak. 60 ekintza baino gehiagoko programa zabala eta askotarikoa diseinatu dute, ekintza kolektibo txikiek, denboran zehar irauten dutenek, eragin eraldatzailea sortzen dutela azpimarratzeko. «Zientzialari baten lanetik hasi eta neskato batengan pizten den jakin-minaren txinpartaraino, ekarpen bakoitza aldaketa erreal, sakon eta jasangarri bat elikatzen duen hazia da», gaineratu dute Emakumeak Zientzian ekimenaren antolatzaileek.
Aurten ere, jai-giroan hasiko da Emakumeak Zientzian, otsailaren 6an, Bilbon. Bertan, bideo hori aurkeztuko da, testigantza gehiago partekatuko dira, eta boluntario guztiak eta erakunde batzuetako ordezkariak elkartuko dira. Ekitaldi horretan, Maitena Salinasek Emakumek Zientzian ekimenaren hazia nola sortzen den erakutsiko du, hainbat eragileren parte-hartzearekin.
Egun horretatik aurrera, adin guztietako jendearentzako jarduerak egingo dira. Publiko orokorrarentzat, Donostian, Bilbon eta Gasteizen, Emakume Zientzialariak Atzo eta Gaur zientzia-ekitaldiak hainbat ikerketa-arlotan lan egiten duten emakumezko zientzialariak bilduko ditu. Profesional horiek eszenatokira igoko dira beren proiektuen xehetasunak partekatzeko eta historiako emakume zientzialari handienetako batzuk omentzeko, haien bizitza liluragarriak eta lorpen zientifikoak kontatuz. Ikasleek ikerketa-zentroetara egin ohi dituzten bisitez eta tailerrez gain, aurten Eskolara itzulera jarduera errepikatuko da. 60 emakume ikertzaile baino gehiago joango dira ikastetxeetako ikasgeletara beren esperientziak kontatzera eta ikasleen artean bokazio zientifikoa pizten laguntzera. Aldi berean, kolektibo espezifikoekin lanean jarraituko da —55 urtetik gorako emakumeekin, esaterako—, eta emakume heldu horiek kulturaren transmisioan duten zeregina nabarmenduko da. Testuinguru horretan, Esperientziaren boterea izenburua duen jarduerari esker, zortzi ikerketa-zentrok ateak irekiko dituzte beren lana erakusteko, esperimentu sinple eta erreplikagarrien bidez, zientzia familietara eta ingurunera hurbilduz. Halaber, mahai-inguruak, gaikako tailerrak eta abar antolatuko dira.
Bat egin duten erakundeak Achucarro, BCMaterials, Materialen Fisika Zentroa (CFM CSIC-UPV/EHU), CIC biomaGUNE, Deustuko Unibertsitatea, UPV/EHU Informatika, UPV/EHU Kimika, Aranzadi Zientzia Elkartea, Basque Artifcial Intelligence Center (BAIC), Basque Centre for Climate Change (BC3), Basque Center for Applied Mathematics (BCAM), Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL), BioBizkaia, Biodonostia, Ceit, CIC energiGUNE, CIC nanoGUNE, Cidetec, Donostia International Physics Center (DIPC), Elhuyar, Kutxa Fundazioa, Biofisika Bizkaia Fundazioa (FBB), Ikerlan, Ingeniariak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MEGP), Mubil, Euskadiko Parke Teknologikoa, POLYMAT, Tecnalia, Tecnun, UPV/EHU Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Vicomtech, CIC bioGUNE, ESS Bilbao eta BBD BioPhenix SL-Biobide izan dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.