Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Respaldiza, Enbeita, Zubieta eta Narbaiza BBK
48 hautagai gazte txapela janzteko

48 hautagai gazte txapela janzteko

Apirilaren 3an izango da Bizkaiko Bertsolari Gazteen XXVII. BBK lehiaketako finala; Guztira, zortzi taldek hartuko dute parte, bakoitza seina bertsolarirekin, eta Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri-Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta eskualdeen ordezkariak izango dira

dv

Donostia

Martes, 12 de marzo 2019, 12:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Lehiaketaren XXVII. edizioak 48 parte hartzaile izango ditu, eta final handia Bilboko BBK aretoan izango da, apirilaren 3an. Aurreko edizioen moduan, lehiaketa taldekako formatuan egingo da. Guztira, zortzi taldek hartuko dute parte, bakoitza seina bertsolarirekin, eta Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri-Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta eskualdeen ordezkariak izango dira.

Ixone Zubieta BBK-ko bozeramaileak, Juanjo Respaldiza Ikastolen Elkarteko Bertsolaritza arloko arduradunak, Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko ordezkariak eta Onintza Enbeita Bizkaiko egungo txapeldunak aurkeztu dute lehiaketa, Bilbon.

Txapelketan lau sailkapen saio egingo dira: Mungian martxoaren 13an, Igorren martxoaren 14an, Zallan martxoaren 20an eta Markina-Xemeinen martxoaren 21ean. Finalaurrekoak Deustun eta Sopelan izango dira, martxoaren 27an eta 28an, hurrenez hurren, eta final handia apirilaren 3an, Bilboko BBK aretoan.

Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Lehiaketaren xedeetako bat bertsolari gazteenei aukera ematea izaten da, beren buruari proba jarri eta erronka egiteko. Kulturari eta bereziki euskal kulturaren eta euskararen tradiziozko adierazpenak bultzatzeko diren ekimen guztiei laguntzeko BBK-k egiten duen ahaleginean sartzen da lehiaketa.

Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eta Ikastolen Elkarteko Bertsolaritza atalaren laguntza izan du BKK-k lehiaketaren antolaketan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios