Hasi dira prestatzen datorren urteko EuskaraAbentura

Iazko espediozioko kideak ere izango dira aurkezpenean./EUSKARABENTURA
Iazko espediozioko kideak ere izango dira aurkezpenean. / EUSKARABENTURA

Larunbat honetan egingo dute aurkezpena Durangoko Azokaren baitan, eta izena emateko epea ere zabalik geratuko da

Egitasmoaren lehenengo edizioaren arrakastaren ondoren, EuskarAbentura Elkarteak esperientzia errepikatzea erabaki du. Horrenbestez, hasi dira EuskarAbentura Espedizioa 2019 prestatzen, eta Durangoko Azokaren baitan egingo duten aurkezpenean emango dituzte ekimenaren inguruko xehetasunak.

Aurkezpena, hain zuzen, larunbat honetan, abenduak 8, egingo da, 11:30ean Plateruena Kafe Antzokian. Matrikulazio-epea ere egun berean geratuko da zabalik. Eguna baliatuko dute, halaber, 2018ko espedizioaren topaketa egiteko. Horrenbestez, aurrekeko espedizioko taldea ere izango da Durangon,

EuskarAbentura elkartea Euskal Herriko toki desberdinetako hamar gaztek osatu zuten. Ideia hainbat urtez landu ostean, iazko uztailaren hasieran abiatu zen Maule-Lextarren aurreneko espedizioa, eta hilaren 31ra arte euskararen lurraldeak korritu zituzten, ibilbideak irauten zuen bitartean hainbat jarduera burutuz, kultur kutsukoak gehienak, baina festa girokoak ere bai. Helburua zen, alegia, gazteei eskaintzea elkar ezagutzeko aukera, eta Euskal Herria ezagutzekoa ere bai, eta hori guztia euskaraz egitea.

140 laguneko taldea osatu zuten (16-17 urte bitarteko 110 gazte eta 30 heldu), eta elkarrekin egin zituzten Mauletik Getxorako 783 kilometroak, horietako 483 oinez. Iaz gazte gehienak (48, hau da %43) bizkaitarrak ziren, eta ondoren zetozen nafarrak (23, %21), gipuzkoarrak (20, %19) eta arabarrak (14, %13). Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa-Beheretik gazte bana bildu zen eta diasporatik, berriz, bi.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos